Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/12/14

Gazteen Euskal Behatokiak 2012an antolatutako ikastaroek 8,3ko puntuazioa eskuratu dute, 0tik 10era doan eskalan

Hainbat gairi buruzko prestakuntza iraunkorreko 8 ikastaro burutu ditu Gazteen Euskal Behatokiak 2012an: gazteen lana eta mugikortasuna EBn barrena, gizarte-enpresagintza, immigrazioa eta aniztasuna, sexu-heziketa eta teknologia berriak (azken hau bi ikuspuntutatik: cyberbullying-aren prebentzioa eta berdintasun-harremanak sarean).

Ikastarook 15na orduko iraupena izan dute, eta gehienak Bilbon eman dira, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan. Batzuk Donostian ere eman dira.

Gazteriaren arloko 151 profesionalek hartu dute parte ikastarootan, 19 ikasle kurtsoko, batez beste.

Ikastaroetara bertaratutako gehienak emakumeak dira (% 80). % 65 Bizkaikoak dira, % 25 Gipuzkoakoak, % 9 Arabakoak eta gainerako % 2 gure autonomia-erkidegotik kanpokoak. Ikastaroetara bertaratutakoen erdiak baino gehiago gazteriaren arloko profesionalak dira (% 54), % 21 berariaz gazteriaren arlokoak ez diren langileak (immigrazioko edo berdintasuneko teknikariak...), % 23 hezkuntza arautuaren arlokoak dira, hau da, orientatzaileak edo irakasleak dira, eta gainerako % 2 ikasleak edo langabeak dira une honetan.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Ikastaroei emandako balorazioa oso positiboa izan da: 8,3koa, batez beste. Baloraziorik altuena irakasleei eman zaie, 8,8 puntu, batez beste (0tik 10era bitarteko eskalan). Puntuaziorik baxuena, aldiz, honako alderdi honek jaso du, nahiz eta, oraindik ere, balorazioa positiboa izan, batez besteko 7,9 puntukoa, alegia: ikastaroak bertaratuen lanbide-prestakuntza hobetzen laguntzen duen ala ez eta jasotako ezagutzak lanbidean duten aplikagarritasuna.

Ikastaro bakoitzaren balorazio orokorra aztertuko dugu jarraian. Baloraziorik onena jaso dutenak gazteen enpleguari eta EBn barreneko mugikortasunari buruzko ikastaroak (9,5 puntu, batez beste) eta sexu-heziketari buruzkoak (9,2) jaso dute. Hain zuzen ere, baloraziorik altuena jaso dute bi ikastaro hauek bertaratuen lanbide-prestakuntza hobetzen lagungarritasunari eta jasotako ezagutzak lanbidean duten aplikagarritasunari dagokienez.

Bestetik, berariazko ikastaro horiez aparte, Bake Kulturari, Giza Eskubideei eta Gatazken Konponketari buruzko Espezializazio Ikastaroa eman da aurten ere, 2011ko udazkenean hasi eta 2012ko udaberrian amaitu baita. 150 ikastordu izan ditu, guztira. Prestakuntzaren zazpi moduluetatik lau aurten eman dira, eta bertan 21 lagunek hartu dute parte, gazteriaren eta hezkuntzaren arloetako profesionalak guztiak ere.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana