Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2011/02/08

2011ko otsailaren 8a, Internet Seguruaren Eguna

Internet Seguruaren Egunaren harira, Gazteen Euskal Behatokiak Europa-mailako EU Kids Online sarearen azterketa aipatu nahi du.

EU Kids Online proiektuak Europako 25 herrialdetako 9 eta 16 urte bitarteko adin txikikoen Interneteko arrisku-egoerak aztertu ditu (Espainiakoak barne). Azkeneko emaitzak Risks and safety on the internet: The perspective of European Children.Full Findings  txostenean argitaratu dira 2011ko urtarrilean. Ikerketak on-line arrisku hauei erreparatzen die, zehazki: pornografia, bullying-a, mezu sexualak jasotzea, aurrez aurre ezagutzen ez diren pertsonekiko kontaktua, on-line kontaktatutako pertsonekin hitzorduak izatea, erabiltzaileek sortu eta kaltegarriak izan daitezkeen edukiak, eta datu pertsonalak asmo txarrez erabiltzea.

Gazteen Euskal Behatokiak ikerketaren ondorioak aztertu ditu eta, horien artean, azpimarratzekoa da Europako 9 eta 16 urte bitartekoen %12 deseroso edo nahigabeturik sentitu direla Interneten gertatutako zer edo zer dela-eta. Online bullying-ari dagokionez, inkestatutako umeen %5ek diote mezu desatsegin edo kaltegarriak jaso dituztela eta %3k besteei horrelako mezuak bidali dizkietela. Pornografiaren kasuan, %14k diote irudi ageriki sexualak ikusi dituztela azken 12 hilabeteetan. Gainera, umeen %9k diote azkeneko urtean on-line kontaktu bat errealitatean ezagutu dutela.

Umeek eurek adierazitako arriskurik ohikoenen artean, aurrez aurre ezagutzen ez diren pertsonekin harremanetan jartzea eta kaltegarriak izan daitezkeen edukiak ikustea daude.  

Azpimarratu beharra dago arriskuren bat bizi izan duten haurren kasuan, sarritan, gurasoek ez dakitela horren berri.

Txosten hau Interneteko segurtasunari loturiko zenbait instituzio, gobernuz kanpoko erakunde eta enpresaren hainbat ikertzaile- eta aholkulari-talderen lanari esker burutu da. Instituzio, gobernuz kanpoko erakunde eta enpresa horiek 25 herrialdetakoak dira (zehazki, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Txekiar Errepublika, Danimarka, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Lituania, Herbehereak, Norvegia, Polonia, Portugal, Errumania, Suedia, Turkia eta Erresuma Batua) eta sare bat sortu dute azterlan hau egiteko. Europako Batzordearen Ikerketa Safer Internet Programme programak finantzatu du, eta koordinatzailea London School of Economics izan da. 

9 eta 16 urte bitarteko Interneteko 25.142 erabiltzaileko ausazko lagin estratifikatuari eta ume bakoitzaren guraso bati egindako inkesten bidez jaso da informazioa. Elkarrizketak aurrez aurre egin ziren, adin txikikoen etxeetan. Bereziki konprometigarriak ziren galderen erantzunak norberak betetako inkesta bidez jaso ziren, etxeko beste inork ezagutu ez zitzan. Landa-lana 2010eko udaberriaren eta udaren artean gauzatu zen. 

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana