Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/04/13

EAEko 16 eta 29 urte bitartekoen langabezia-tasak puntu bat baino gutxiago egin du gora: %19,2an kokatu da 2011n

EAEko gazteen langabezia-tasa Espainiako gazteena baino askoz ere beherago dago

Gazteen Euskal Behatokiak langabeziari buruz aztertu dituen BJAko (Jarduera, lana eta langabezia) azken datuen arabera, EAEko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa %19,2koa izan da 2011, 2010ekoa baino ia puntu bat handiagoa (%18,4). Langabezia-tasaren goranzko joera hau 2008ko krisiarekin hasi zen. 2008tik 2009ra ia 10 puntu (%7,3tik %16,5era) eta 2009tik 2010era ia bi puntu igo eta gero (%16,5etik %18,4ra), gorakadak baretze erlatiboa izan du 2010ean eta 2011n.

Bilakaera aztertuta, baiezta daiteke 2011ko tasa duela hamar urtekoaren (2001) antzekoa dela. Gazteen langabezia-tasa hau EAEko biztanleria osoarena baino handiagoa da, oraindik ere; batzuetan, EAEko biztanleria osoaren tasaren ia halako bi izatera iritsi da. 

2011n, gizon gazteen langabezia-tasa emakumeenaren gainetik egon da (%21,1 eta %17,2, hurrenez hurren). Joera hori 2007an hasi zen. 2011ko datuei dagokienez, deigarria da emakumeen langabezia-tasak gora egin izana 2010rekiko (%15,3tik %17,2ra) eta gizonenak, aldiz, bere horretan iraun izana (%21etik %21,1era).

EAEn bizi diren 16 eta 29 urte bitartekoen langabezia-tasak eta Estatu osokoenak konparatuz gero, badago alderik. Espainiako estatuan, 2011n, 16 eta 29 urte bitartekoen langabezia-tasa %35,1ekoa izan da eta Euskadin %19,2koa. Nolanahi ere, gazteen langabezia-tasa hain da garaia, herri-administrazioek heldu beharreko arazo ekonomiko eta sozial nagusienetako bat bilakatu da.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

 

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana