Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/10/08

GEBren argitalpen berria: 'Prekarietatea eta Euskadiko gazteak. Bizitza normala garatzeko gizarte-baldintzak eta estrategia biografikoak'

Prekarietatea eta euskadiko gazteak (pdf, 1,4 Mb) lana argitaratu du Gazteen Euskal Behatokiak, Gazteak bildumaren 6. alean. Euskal Herriko Unibertsitateko Identitate Kolektiboen Ikertegiak (IKI) burutu du ikerketa. Azterlanaren egile Benjamín Tejerinak, Beatriz Caviak, Elsa Santamaríak eta Diego Carbajok honako helburu hauek lortu nahi zituzten obra honen bitartez: batetik, prekarietatea aztertzea, Euskadiko gazteengan, enpleguaren, familiaren, gizarte-harremanen eta gizartearen eta politikaren arloko parte-hartzean egunerokoa dena; eta, bestetik, gazteek prekarietatea kudeatzeko erabiltzen dituzten estrategia anitzak erakustea.

Azterlanak elkarren osagarri diren bi metodologia proposatzen ditu: Eustaten Bizi Baldintzei buruzko Inkestaren emaitzen azterketa, eta elkarrizketa sakonak eta eztabaida-taldeak prekarietate-egoera ezberdinetan bizi diren gazteekin. Bi metodologiak, kualitatiboa eta kuantitatiboa, bata bestearekin osatuz azterketa aberastu egin da, prekarietate-motei, prekarietatearen kudeaketari eta horrek guztiorrek gazteen identitatean duen eraginari buruzko informazioa ematen delako, nork bere esperientziaren arabera esan duen horretan  arreta berezia jarrita.

 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!  

  

 

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana