Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/02/22

M15Mren Bilboko mobilizazioen inguruko gizarte dinamiken azterketa

Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko ikertzaile-taldeak M15Mren mobilizazioei buruz eginiko azterlana aurkezten du Gazteen Euskal Behatokiak. Azterlan hori Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren laguntzaz gauzatu da. M15Mren mobilizazio hori azaltzen duten gizarte-dinamikak, partaideen profila, dituzten motibazioak eta antolakuntza-mekanismoak ezagutzera ematea da azterlanaren helburua. Gainera, azterlanean mobilizazioen helburuak argitu nahi dira, bai eta helburu horiek lortzeko bidean eragina izango duten kanpoko nahiz barneko faktoreak ere. Alderdi horiek argituta, politika instituzioetatik aparte egiteko modu berri batzuk azaltzeko gakoak ageri dira.

Izaera politikoko herritar-mobilizazio gehienak gertatu eta gero aztertu izan dira. Ikertzaileek prozesuak berreraiki egin ohi dituzte, espazio publikoetan ernetzeko prozesu horietan esku hartzen zuten faktoreak ulertu ahal izateko, gertatu eta hainbat urte igaro eta gero.

Horrelako fenomeno politikoak gertatzen ari diren unean aztertzeko eta eragile nagusienengana zuzenean iristeko aukera bakanetako bat da M15Mren mobilizazioa. Gainera, gazteen sektore bat mobilizazioan protagonista izateak eta gizarte-sareek eta Internetek egiteko garrantzitsua betetzeak berritasun-kutsua ematen diote azterlanari. Era berean, gizarte-protestarako nahiz politika egiteko azaleratzen ari diren moduak ulertzen laguntzen dute.

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana