Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2011/12/15

Nazioarteko albisteak

Erasmus guztiontzat 

Europako Hezkuntza, Kultura, Eleaniztasun eta Gazteria komisario Androulla Vassiliouk Erasmus Guztiontzat programaren proposamena aurkeztu du, alegia, Europar Batasuneko hezkuntza-, prestakuntza-, gazteria- eta kirol-programa berria. Erasmus Guztiontzat sortzen duen araudi-proposamenaren arabera, programak beka baten bitartez atzerrian ikasi edo prestakuntza jasotzeko aukera izango duen lagun-kopurua oraingoa baino handiagoa izango da. Bost milioi lagunek ere jaso ditzakete laguntza horiek 2014tik 2020ra.  

 Europako hezkuntzaren joerak 

Urriaren 25ean Statistics in Focus aldizkariaren azken alea kaleratu zen, Trends in European Education during the Last Decade izenekoa, Eurostatek prestatua. Bertan, Europako hezkuntzaren eta prestakuntzaren ezaugarri nagusiak azaltzen dira, 2000tik 2009ra. 4 eta 29 urte bitarteko adin-tartea aztertu da.

 

EBren Elkarrizketa Egituratuaren kontsulta

Elkarrizketa Egituratuaren ekimenarekin aurrera egiten du Europak. Oraingoan, bigarren zikloari ekingo dio. Europako Batzordearen, Estatu kideen, Europako Gazteriaren Foroaren, gazteen erakundeen eta Europako gazteen arteko komunikazioa ahalbidetzen du Elkarrizketa Egituratuak.

Oraingoan aukeratu den gai orokorra honako hau da: gazteen parte-hartzea Europako bizitza demokratikoan. Parte hartzeko interesa duen gazte orok 2012ko urtarrilaren 11ra arte irekita egongo den galdetegi hau erantzun dezake.

 

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana