Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2011/08/01

Nazioarteko mintegia: Gazteak eta bake kultura

Mintegia 2011ko irailaren 22an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian

Mintegi honek bakearen, giza eskubideekiko errespetuaren eta belaunaldien, kulturen, erlijioen eta zibilizazioen arteko elkartasunaren idealak bultzatu nahi ditu gazteengandik eta gazteentzat. Helburu horrekin, Gazteak eta bake-kulturari buruzko ikuspegi globalak bilduko ditu mintegiak, gazteak eta bakearen eraikuntza uztartzen dituzten mundu-mailako esperientzia berritzaileekin batera.

Helburu nagusien artean, honako hauek nabarmendu daitezke:

 Gazteria eta bake-kulturaren arloan nazioarteko erakundeek egindako gomendioak euskal eremura hurbildu, gazteria eta bake-kulturaren gaian nazioarteko ikuspegi globalak eta ohitura onak ahaztu gabe.
 Gazteen artean bake-kultura eta giza eskubideak sustatzeko estrategia egokienei eta eraginkorrenei buruzko hausnarketa bultzatu.
 Nazioarteko erakundeak eta adituak, Euskal Herrian, gazteak eta bake-kulturaren gainean egiten ari diren esperientzia berritzaileak ikusteko moduan jarri.

Parte-hartzaileen profila:
  Gazteriaren eragileak eta teknikariak, 
  Gazteria-politiken arduradunak 
  Hezkuntza ez formaleko gazte-taldeak,
  Gazte-elkarteak eta
  interesa duen pertsona oro

Informazio gehiago:
Isabel González: i.gonzalez@unescoetxea.org 
Tlf. 94 427 64 32
http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-2279/eu/ / http://www.unescoetxea.org/

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana