Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

2010ko Euskadi Literatura Saria

Literatura lanaren ilustrazioa

Ipuin-kontalariaren lapikoa - Azal-orria

Irabazlea: Jokin Mitxelena Erize
Izenburua: Ipuin-kontalariaren lapikoa
Argitaletxea: Aizkorri

18.000 euroko saria eta 4.000 euroko lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Epaimahaia:
Daniel Martin Izquierdo, epaimahaiburu.
Elena Odriozola Belastegi, epaimahaikide.
Begoña Medel Bermejo, epaimahaikide.
Raquel Alzate Liñero, epaimahaikide
Iban Barrenetxea Bahamonde, epaimahaikide.
Marta Merino Ortiz de Landaluce, epaimahaiko idazkari (hautespiderik gabea).


Epaimahaiak ikusitako merituak

Album honetan, Jokinen ilustrazioak protagonistak direla ohartzen gara.

Epelak, biziak, oso gestualak, eta batez ere dibertigarriak, irakurlearen arreta harrapatzea lortzen dute sentikortasun eta bizitasunez beteriko narrazio bisualari esker, eta Pello Añorgaren textuarekin harmonian.

Istorio sinpatiko honetarako interpretazio grafiko atsegina eta guztiz egokia egin du Jokinek.


Saritutakoari buruzko hainbat datu

Jokin Mitxelena Erize

Jokin Mitxelena Erize (Donostia, 1962).

Arte Ederren ikasketen azken urteetakoak dira bere lehen lanak. Irakaskuntzan hamar urtez ihardun ondoren, Alemaniako Koblenza hirira mugitu zen 1995ean bere familiarekin. Ordurako finkatu xamarra zeukan bere ahalegina Euskalherriko argitaletxe gehienetan. Harrez gero marrazkigintza du bere bizibidea, ilustratzaile modura eta bere testu propioen egile bezala ere bai apika, Espainia, Alemania eta Austriako argitaletxeentzat.


Saritutako liburuaren ingurukoak

Eta kontatu du nola hamar sagutxoak, eguraldi bero batean, joan ziren siesta egitera errekaren ondora. Bertan loak hartu, eta, orduan, nola agertu zen Katu Handia. Eta zer egin zuen? Bada, hamar sagutxoak lotan zeudela, isil-isilik, hatzaparretik heldu…

Ipuin-kontalariaren lapikoa - Ilustración 1
Ipuin-kontalariaren lapikoa - Ilustración 2

Zatia

Eta kantatu du nola hamar sagutxoak, eguraldi bero batean, joan ziren siesta egitera errekaren ondora. Bertan loak hartu, eta, orduan, nola agertu zen Katu Handia. Eta zer egin zuen? Bada, hamar sagutxoak lotan zeudela, isil-isilik, hatzaparretik heldu…


Literatura lanaren ilustrazioari dagokion Euskadi literatura sariaren finalistak

  • "Lurmentzean", Nuria Hernández. Argitaletxea: Gero Mensajero
  • "Zirkua amets", Iraia Okina. Argitaletxea: Pamiela
  • "Rita y el secreto de la piedra negra", Mikel Valverde. Argitaletxea: MacMillan
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana