Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Nazioarteko txartelak: Gazte-txartela, ikasle-txartela, irakasle-txartela, Go-25 txartela eta aterpekide-txartela

TxartelakMundu osoan balia ditzakezu nazioarteko txartelek eskaintzen dizkizuten abantaila eta deskontuak. Gainera, ostatu hartzeko, museoak bisitatzeko edota erosketa merkeagoak egiteko aukera eskaintzen dizute txartel hauek.

Gazte-txartela  edo IYTC (Carné Joven Euskadi - International Youth Travel Card) 

Gazte-txartela

Gazte-txartelak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Estatu espainiarrean balioa izateaz gain, Europan ere balio du.

Europako 38 herrialdeetan eta beste autonomia-erkidegoetan goza dezakezu eskaintzen dizkizun abantailez. Mundu osoan bidaian laguntza emateko doako asegurua du barne hartuta, aseguratutako pertsonaren ohiko etxebizitzatik 30 kilometro zenbatzen hasita. Gazte-txartela Europa-mailan homologatuta dagoen gazte-txartel bakarra da, European Youth Card Association (EYCA) delakoaren mendekoa delako.

Eskatu Gazte-txartela Gazteaukeran eta zure etxean jasoko duzu.

Nazioarteko Ikasle-txartela edo ISIC International Student Identity Card)

ISIC txartela

ISIC txartela mundu osoko edozein herrialdetan erabil dezakezu.

Bere abantailez gozatzeko nahikoa da baldintza bakar bat betetzea: Dedikazio osoz ikaslea izatea

Eska ezazu ISIC txartela on line eta edozein Gazte Informazio bulegotan eskuratu.

Nazioarteko Irakasle-txartela edo ITIC(International Teacher Identity Card)

ITIC txartela

ITIC txartela ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta daudenek atera dezakete.

Berarekin, deskontuak eta zerbitzu bereziak izango dituzu 125 herrialdeetan, garraio, ostatu, museo, kulturgune, antzoki eta beste hainbat lekutan.

Eska ezazu ITIC txartela on line eta edozein Gazte Informazio bulegotan eskuratu.

Nazioarteko Go-25 txartela edo  o IYTC(International Youth Travel Card)

Go-25 txartela

Go-25 txartela 31 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago.

Txartel honen bidez munduko edozein tokitan milaka abantaila eta bdeskontu izango dituzu.

Eska ezazu Go-25 txartela on line eta eta edozein Gazte Informazio bulegotan eskuratu.

Nazioarteko Aterpekide-txartela

Aterpekide txartelak

Aterpekide-txartelak ez dizkizu deskontuak eskaintzen baina bai adin guztietako pertsonek nazioko zein atzerriko  aterpexeetan har dezalete ostatu

Eska ezazu aterpekide-txartela on line eta Gazte Informazio bulegoetan edo aterpetxeetan eskuratu.

 

Interesa dakizuke

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana