Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Azken eguneratzea: 2011/12/02

'I low cost', gazteekin eta gazteentzat egindako Gazte-txartelaren kanpaina, Buber sarietan garaile.

Gazteek egindako eta gazteentzako kanpaina bat izan da, I low cost!

Buber Sarien banaketa ekitaldiaEskerrik asko Gorka, Asier, Maite, Martxel, Nuria, Helena eta Oihana Buber saria eskuratzen laguntzeagatik. Zuei esker lortu dugu sari hau eta zuentzat dira gure esker onak.   

I low cost Gazte-txartelaren kanpaina, Euskadiko webgune eta proiektuak saritzen dituen Buber sarietan garaile suertatu da Publizitate kanpaina onenaren alorrean. Kanpaina honen arrakastaren ardatzak gure ustez; talde lana, elkartasuna, komunikazioa eta ilusio handia izan dira.


Gazte-txartel berriak 2011ko martxoaren hasieran ekin zion ibilbide berriari I low Cost kanpaina lagun zuela. Kanpainaren helburua Gazte-txartelaren abantailak gazteen artean ezagutzera ematea eta txartelak duen Europar izaera gizarteratzea izan zen. Horretarako, kanpainaren barne, sari berezi bat  prestatu genuen udarako. Gazte-txarteldunen I low cost kanpainan parte hartu zuten gazteakartean 7 InterRail txartel eta diru-poltsa bat zozkatu genituen. Guztira 700tik gora gaztek parte hartu zuten zozketan eta horietatik zazpik lortu zuten saria.

Zozketaren baitan bi ikus entzunezko ikaslek bidaiaren kronika egiteko ardura izan zuten. Bi kazetari gazteak, Gazteaukerako blogean idazten joan ziren eguneko abenturak, Youtubeko kanalean jarri zituzten bidaiaren bideoak eta flickren igo argazkiak. Paris, Praga, Viena, Budapest, Kroazia, bisitatu zituzten besteak beste.

Egitasmoak oihartzun zabala izan zuen sare sozialetan eta komunikabideetan eta gazteek egindako lan paregabea dela eta proiektua Buber sarietara aurkeztu nahi izan dugu orain; Publizitate kanpaina onenaren saria atalean.

I low cost kanpainari buruzko informazio gehiago:

Proiektua interesgarria iruditu bazaizu emaiguzu zure atxekimendua, “atsegin dut” botoian klikatuz  Facebooken eta post hau partekatuz.

I low cost argazki galeria 

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana