Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Azken eguneratzea: 2011/01/17

Oraindik ez al dakizu zergatik komeni den Gazte-txartela eskuratzea?

Ikusi nolako aldea duen gazteentzako beste txartel batzuekin.

Gazte-txartelaOraindik Gazte-txartela ez baduzu, oraintxe azalduko dizugu zergatik den aukerarik onena!

Zergatik Gazte-txartela?

Eusko Jaurlaritzaren Gazte-txartela betiko gazte-txartela da, hau da, gazte-txartel ofizial bakarra eta gainerako gazte-txartelekin Estatuan eta Europan homologatuta dagoen bakarra. Horregatik, beste autonomia-erkidego batzuetako gazte-txartelen onura guztiak eskura ditzakezu, baita Europako beste herrialde batzuetako gazte-txartelen onura guztiak ere. Merkatuan dauden gainerako gazte-txartelak gazteentzako finantza-txartel pribatuak dira, baina ez daude beste txartel batzuekin homologatuta Estatuan eta Europan.

Eta ISIC txartelarekin (hots, ikasle txartel ofiziala) konparatuta?

Hainbat desberdintasun dituzte. Garrantzitsuenak honako hiru hauek dira:

a) Ikasle-txartela (ISIC)ISIC txartela edukitzeko, nahitaez izan behar duzu unibertsitateko, irakaskuntza ertaineko edo eskola ofizialetako ikasle, eta hori frogatuko duen egiaztagiria behar duzu, alegia, ikasturte batean matrikulatuta zaudela erakutsiko duen agiria. Gazte-txartela edukitzeko, aldiz, ez da beharrezkoa ikaslea izatea; 14-29 urte izatea baino ez da eskatzen.

b) Gazte-txartela Europarako txartel bat da. ISICek, berriz, mundu osoko herrialdeetan balio du.

c) Herrialdearen arabera, txartel batek besteak baino abantaila eta deskontu gehiago eskainiko dizkizu. Europan, oro har, Gazte-txartela zabalduago dago.

Eta… zer gertatu da martxoaren 1etik aurrera? 

Otsailaren 28an indarrean zeuden Gazte-txartela guztiak indargabetuko ziren eta martxoak 1ean Gazte-txartela berritu bat sortu zen, European Youth Card Association (EYCA)ren parte dena.

Zeren zain zaude, zure Gazte-txartela berritzeko edo eskatzeko?

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana