Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Bilaketa-emaitza

Jarraitu iezaguzu:

Getxoarte 2019 erakusketa programako deialdia
Deialdia egiten duena:
Getxoko Kultur Etxea
Baldintzak:
Erakusketa Programa artisten profilari zuzenduta dago, merkataritza ordezkapena dutenei eta ez dutenei, ibilbide profesionala hasteko prozesuan baldin badaude. Praktika artistiko garaikidearekin eta ikerketa praktikoko prozesuekin lotura duten proiektuak aukeratuko dira (pintura, eskultura, soinu artea, bideoa, instalazioa, zeramika, grabatuak, etab). Proposamenak indibidualak edo kolektiboak izan ahalko dira. Praktika eszenikoak kanpo geratuko dira, programa eszenikoaren xede izango baitira Getxoarte 2019ren barnean.Aukeratutako proiektuak Getxoarte 2019ko Erakusketa Programan sartuko dira, eta ekimenaren aurreko hilabeteetan jarraipena egingo die programaren komisarioak. Hala, azken aukeraketaren berri emango du eta laguntza emango die lanaren prozesuan zehar. 18 urte baino gehiagoko pertsona fisiko guztiek parte hartu ahal izango dute, admi-nistrazio auzotasun nazionala dutenek. Taldeka parte hartzekotan, ordezkari bat izendatu beharko da, Kultur Etxearekin ha-rremanetan egoteko.
Edukia:
Kultur Etxeak Getxoarte 2019ren barnean Erakusketa Programaren oinarri arautzai-leen deialdia eta onespena publiko egin ditu, artea eta praktika garaikide laguntzeko, horiek hedatzeko eta sustatzeko helburuarekin. Arte plastikoekin lotutako zortzi (8) pro-posamen aukeratuko dira, eta oso garaikideak izango dira, eta forma mistoak edo metodologia esperimentalak ikertu ahal izango dituzte.   Proiektu horien adierazle bezala, aukeratutakoek Erakusketa Programaren testuinguruan erakutsiko dituzte lanak, topaketa eta erakusketa esparru batean 2019ko aben-duran zehar RKE ospatu den erakusketan.Erakusketa espazio honekin batera tailerrak eta saio magistralak egongo dira, parte-hartzaileek kalitatezko esperientzia profesionala izan dezaten.   Saria: 700 € / 2.000 €.
Epea:
2019/06/04
Kontaktua:
Getxoko Kultur Etxea / Villamonte Kalea, 8A /  48991 Getxo (Bizkaia)
Non:
  • EUSKADI
  • BIZKAIA
  • GETXO
Iturria:
2019-04-04ko 66. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Posta Elektronikoa:
getxoarte@getxo.eus
Erlaziodun Loturak:
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana