Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Bilaketa-emaitza

Jarraitu iezaguzu:

Artium Arte Garaikideko Euskal Museoan eta Arabako Arte Ederren Museoan egonaldian garatzeko 4 ikerketa beka
Deialdia egiten duena:
Arabako Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Baldintzak:
- Espainiako herritartasuna, Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Hitzarmena sinatu duen estaturen bateko herritar-tasuna izatea, eta Arabako Lurralde Historikoko nahiz Trebiñuko Konderriko zeinahi herritan erroldatuta egotea oinarriak ALHAOn argitaratzen diren egunean. - Lizentziadunaren tituluaren edo goi-mailako tituluren baten jabe izatea, Humanitateetan eta/edo garatu behar den proiektuaren espezialitateari lotutako jakintza arloren batean.
Edukia:
Bekak: - a) Arabako Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak zuzendutako bekak jarraian aipatzen diren ikerketa lerroetako edozeinetan garatu ahal izango dira, edo eskatzaileak proposatzen duen beste edozeinetan, baldin eta arte garaikidearen ezagutzan eta zabalkundean laguntzen badute eta museoarentzat interesgarria izan badaiteke:— Artiumen bildumaren arloko ikerketa: museoaren funtsaren zati diren edo harekin lotura duten egileak, obrak, aztergaiak, kronologiak, artxiboak...— Museoko arlo didaktikoko eta hezkuntzaren esparruko proiektuen garapeneko ikerketa.— Arte garaikidea zaharberritzearen arloko ikerketa bide berriak.— Arte garaikidearen ondare bibliografikoa eta dokumentala.— Arte garaikidearen museoetako bisitarien azterketa.Artiumek izendatutako arduradun batek aholkularitza eta orientabideak eman eta jarraipena egingo dio ikerketa proiektu bakoitzari. b) Arabako Arte Ederren Museoak zuzentzen duen bekaren kasuan, proiektuaren xedea da Arabako Arte Ederren Museoak programatutako erakusketetako agirien eta argazkien artxiboa ikertzea. Eskaerak: Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Probintzia plaza, 5), lan orduetan, hau da, 8:15etik 14:30era arte, astelehenetik ostiralera. Ekainaren 17ra arte.
Epea:
2019/06/17
Kontaktua:
Arabako Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirol Saila Probintzia plaza 5, 3. solairua 01001 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 181818 (luzapena: 2106) Faxa: 945 181754
Non:
  • EUSKADI
  • ARABA
Iturria:
2019-05-27ko 61. ALHAO, 2019-01599. or.
Erlaziodun Loturak:
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana