Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Bilaketa-emaitza

Jarraitu iezaguzu:

Hasiz Hazi beka Usurbilgo Udalean. Ekin­tza­ileen­tzat Kabiene elkarteak duen elkarlan-guneanaren erabilerarako beka
Deialdia egiten duena:
Usurbilgo Udala
Baldintzak:
a)  Adinez nagusiak. b)  Beterri-Burun­tza eskualdeko udalerriren batean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatuta dauden per­tso­nak. c)  Usurbilgo udalerrian enpresa bat sor­tze­ko ekimena dutenak. d)  Jarduera berdinari dagokion ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda ez daudenak edo gehienez ere 2018. urtean alta eman berri dutenak. Gara­tzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu, deialdiaren helburua ekin­tza­ileen ekimen berriak defini­tzen eta abiarazten laguntze­a baita.    e)  Beterri-Burun­tza Ekinean zerbi­tzu­aren eskutik, negozio ideiaren proiektu proposamena landu badute eta Kabieneko erabilerak irauten duen bitarteko lan plana Ekinean zerbi­tzu­arekin adostu badute. f)  Usurbilgo Udalarekiko zerga-betebeharrak beteta badituzte.
Edukia:
Beka hau Kabiene eta Usurbilgo Udalaren arteko lankide­tzan oinarri­tzen da. Kabiene Usurbilgo elkartea 2016ean sortu zen, herriko hainbat profesionalen premiek bul­tza­tuta eta helburu argi ba­tzu­ekin, hala nola elkarlaneko ekonomia eta justizia soziala susta­tze­a eta heda­tzea; lokal bat eskain­tze­a profesionalek, elkarteek eta artistek, lanerako espazioak ez ezik, baliabideak eta esperien­tzi­ak parteka­tze­ko leku bat izan dezaten; norbanakoekin eta beste elkarte ba­tzu­ekin elkarlanean arituta sor­tzen diren proiektu laboralak eta artistikoak erraztea eta susta­tzea; eta proiektu horiek abiarazteko espazio bat eskain­tzea.   Usurbilgo Udalak bestalde, ekin­tza­ileei lagun­tza eskaini na­hi die sor daitezkeen enpresa proiektu berriak garatu ahal izateko. Horretarako Beterri Burun­tza eskualdeko ekinean zerbi­tzu­an eskain­tzen diren lagun­tzaz balia­tze­ko aukera ere izango dute.
Epea:
2019/09/30
Kontaktua:
Usurbilgo Udala / Joxe Martin Sagardia Plaza, z/g / 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Non:
  • EUSKADI
  • GIPUZKOA
  • USURBIL
Iturria:
2019-05-31ko 102. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana