Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Bilaketa-emaitza

Jarraitu iezaguzu:

Atzerriko enpresetan praktikak egiteko EPEZ bekak: Erasmus+ Internship for Graduates

Deialdia egiten duena:
Euskal Herriko Unibertsitatea
Baldintzak:

1.- Hautagaiek, eskaera egiterakoan, baldintza hauek bete behar dituzte:

• Baldintza orokorrei dagokienez, Europar Batasuneko estatu kide bateko herritarrak izatea, edo EBn sartzeko hautagai den herrialde batekoak izatea (Kroazia, Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohia, Islandia eta Turkia), edota Europako Ekonomia Guneko herrialde batekoa izatea (Liechtenstein eta Norvegia). Horrez gainera, deialdi honetan parte hartu ahal izango dute ere Espainiak ofizialki errefuxiatutzat, apatridatzat edo egoiliar iraunkortzat dituen pertsonek. Azkenik, Programan parte hartzen duten herrialdeetako nazionalak ez diren pertsonek ere deialdian parte hartu ahal izango dute, baldin eta hirugarren herrialde bateko herritarrak badira eta praktikaldiak iraun bitartean Espainian bizitzeko bizileku baimena badute.
• Ikasketen azken mailan edo master ofizialen batean matrikulatuta egotea.
• Erasmus+ Programan guztira 9 hilabete baino gehiago parte hartu ez izana, matrikulatua dagoen zikloaren baitan (erreferentzia gisa, kontuan edukiko dira Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak dituen datuak).
• EAEn erroldatuta daudenak: izena emanda izatea LANBIDE / Euskal Enplegu Zerbitzuan (LANBIDEn alta UPV/EHUko Enplegu Guneetan egin daiteke).
• Harrera herrialdeko hizkuntzan edo, aukeran, ingelesez ahoz komunikatzeko gai izatea, eta gaitasun hori frogatzeko moduan izatea.
• Diru laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik jaso ez izana, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenean arabera sexu arrazoiengatiko diskriminazioagatik jasotakoak barne.

2.– Praktikak egiten hasi aurretik, hautatuek UPV/EHUko unibertsitate titulu ofizial baten jabe izan beharko dute, edo bestela, 2018/2019 ikasturtean lortutako ondoko ikasketa hauetako baten titulu eskubideak ordainduta izan beharko dituzte (lizentzia, diplomatura, gradua, ingeniaritza, arkitektura edo master ofiziala), praktika egiten hasi baino lehen.

Edukia:

Titulu akademiko guztientzako aukera.

3 hilabeteko praktika profesionalak.

Austria, Irlanda, Italia, Portugal, Txekiar Errepublika, Polonia, Malta.

Hegaldiak, ostatua, aseguruak, praktikak egiteko enpresa/erakundea, tutorizazioa.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Erasmus+ programan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz, tituludun berriek atzerriko enpresetan praktikak egiteko EPEZ programa izeneko ekimen berria antolatu du. UPV/EHUk tituludunen laneratzeko aukerak hobetzen laguntzeko gogoa du eta hortik, hain zuzen, sortu da programa hau, tituludunek  lan munduari berme handiagoz aurre egin ahal izateko gaitasunak izan ditzaten. Halaber, belaunaldi libre eta beste kultura edo gizarte batzuen aurrean begirunetsuak sortzeko nazioarteko mugikortasunak duen garrantziaz ohartzeko balio du. Beste alde batetik, programak mugikortasunari bultzada sendoa ematea eta gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aukera desberdintasuna murriztea ere badu helburu.

Epea:

2019/07/16

Kontaktua:

* Araba: 945 01 4436 

* Bizkaia: 946 01 79 73 / 946 01 36 79 

* Gipuzkoa: 943 01 59 46

enpleguaraba@ehu.eus ; enplegubizkaia@ehu.eus ; enpleguleioa@ehu.eus ; enplegugipuzkoa@ehu.eus

Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak:
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana