Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Bilaketa-emaitza

Jarraitu iezaguzu:

'Repsol Fundazioa' Lanbide Heziketarako bekak (Muskiz)

Deialdia egiten duena:
Fundación Repsol
Baldintzak:
  • Honako udalerriren batean kokaturiko ikastetxeetako batean Lanbide Heziketako irakaskuntzan matrikulaturik egotea, aldez aurretik izena eman izatea edo plaza erreserbatu izana: Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena.

  • 1983ko abenduaren 31 eta gero jaio izatea.

  • Erdi edo Goi Mailako Heziketa Zikloetako batean (EMHZ edo GMHZ, hurrenez hurren) matrikulatzea ahalbidetzen duten titulu akademikoa izatea nahiz kasuan kasuko sarrera-probak edo egokitze-ikastaroak gainditu izatea. Beka berritzekotan, 2019/20 ikasturtearen aurreko urteko modulu profesional guztiak gainditu izana edo heziketa zikloko bigarren mailan egotea.

  • Ikastetxean bertan emandako ikastaro osoan matrikulatuta egotea, erregimen arruntean. Ezin izango dute beka eskuratu Lantokiko Prestakuntzarako nahitaezko praktikak (LP), LH Dualeko eta/edo proiektu-modulua soilik egingo duten ikasleek

  • Ikasturtea errepikatzen ez egotea.

Edukia:

20 beka esleituko dira guztira Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena Heziketa Zentroetako Lanbide Heziketan matrikulatuta dauden ikasleen artean.

Honakoak eskaintzen dira:

  • Erdi-mailako heziketa zikloentzako (EMHZ) 5 beka, bakoitza 800 €-ko zenbatekoarekin.

  • Goi-mailako heziketa zikloentzako (GMHZ) 15 beka, bakoitza 800 €-ko zenbatekoarekin.

Beka hauek izaera publiko edo pribatuko instituzio edo erakunde publiko batek esleitutako beste bekekin bateragarriak dira, baina ikasleak horren berri eman beharko du.

Epea:

2019/10/16

Kontaktua:

Fundación Repsol

Velázquez, 166

28002 Madril

Telefonoa: 91 753 90 79

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Irudiak:
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana