Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireetxeazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Etxebizitza
  • Instagram

Nola bizi zeure kontura: alokatu ala erosi? - Bideotutoriala

GOGORATU:

  • Zure bizitza baldintzek zehaztuko dute alokatzea ala erostea gehiago komeni zaizun.
  • Hainbat herrialdetan jendeak alokatzeko joera handiagoa du.
  • Alokairuan bizitzeak mugikortasun handiagoa izatea ahalbidetuko dizu ez baitzara etxebizitza bakar batera 'lotuta' izango.
  • Alokatzea ez da erostea baino aukera txarragoa. Aurrezkirik eta lan egonkor bat izan ezean zaila izango duzu erosteko aukera izatea.
  • Zure habiatik irteteak askatasun handia emango dizu

Segi irakurtzen

(Egoera)
Habia uzteko gogoz nago, baina egin dezaket nire bizi egoeran?
Hainbat dira etxebizitza erosteko edo alokatzeko erabakian eragiten duten faktore pertsonalak:  lortutako aurrezkiak, lan-egonkortasuna, non bizi nahi duzun, zure harreman pertsonalak...

Baina, etxebizitza alokairuan hartzeak merezi du?
Alokatzea, zure egoeraren arabera, erostea baino aukera hobea izan daiteke. Alokairuan bazaude, adibidez, errazago aldatu ahalko duzu bizilekuz beste norabait bizitzera joateko asmoa baduzu.

Orduan, zergatik esaten dute alokatzea dirua errekara botatzea dela?
Gehienetan, hipotekatutakoek esaten dute hori: etxe bat erosteko dirua 'alokatu' duen jendeak.


(Irtenbideak)

Noiz izan liteke hobe alokatu erosi baino?
– Lan-mugikortasunagatik leku berean luzaro biziko ez zarenean.
– Ikasketak edo egoera pertsonalarengatik mugitzeko beharra duzunean.
– Hipotekarako hasierako kapital, soldata eta lan-egonkortasunik ez daukazunean.

Eta noiz da hobe erosi alokatu baino?
Aukera ona da, beti ere zure baldintza pertsonal eta profesionalek aukera ematen badizute.


(Aukerak eta arriskuak)

Baina alokatzeak ere izango ditu desabantailak, ezta?
Arazo larriena jabeak kontraturik ez berritzea erabaki eta joatera behartuta egotea izango litzateke. Muga batzuk ere izango dituzu; adibidez, etxea zure gustura jartzeko.

Zer abantaila ditu alokairuak?
– Alokairuan jabearekin negoziatu eta berrikusiko duzu hileko prezioa.
– Ez duzu banku-interes, udal-tasa, konponketa eta antzeko gastu gehigarririk izango.


(Laburpena)

Beraz?
– Zure bizi- eta lan-egoerak zehaztuko dute alokatzea ala erostea komeni zaizun.
– Hainbat herrialdetan jendeak alokatzeko joera handiagoa du erosteko baino.
– Etxea erosi zein alokatu duten gazteen esperientziak entzun.
– Alokairuak lan-mugikortasun eta bizitza malgutasun handiagoa ahalbidetuko dizu.
– Habiatik irteteak askatasun handia emango dizu.

 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2014 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana