#Etanireetxeazer?
(Egoera)
Etxe bat erosi nahi dut. Nondik hasi beharko nuke?
Etxea erostea zure bizitza baldintza dezakeen erabakia da. Ondo aztertu eman beharreko pausu guztiak.
Zenbat gastatu beharko nuke?
Zure aukeren barruan den etxebizitza erosi. Komeni da behar baino gehiago ez zorpetzea. Egokiena litzateke, hipoteka ordaintzeko, zure hileroko sarrera garbien %40a baino gehiago ez bideratzea.
Zein alderdi izan beharko nituzke kontuan etxea aukeratzerakoan?
Etxea aukeratzeko orduan ondo aztertu egun dituzun beharrak eta etorkizunean izan ahal dituzunak. Orain egoki duzun etxea, agian, etorkizunean ez da egokia izango.
(Irtenbideak)
Antza denez, etxea erosteko nahikotxo izapide egin behar dira.
Hala da, eta ezagutzen ez dituzun hainbat izapiderekin egingo duzu topo. Egokiena profesional baten laguntza izatea da, baina, horrek, noski, kostu estra bat izango du.
Diruaz gain, zerbait gehiago behar dut nire etxea erosteko?
Bai. Ezer sinatu aurretik etxebizitzaren inguruko dokumentazio guztia duzula ziurtatu. Modu horretan, sorpresa ezatseginak ekidituko dituzu.
Kontratu bat sinatu behar dut?
Garbi baduzu zein den erosi nahi duzun etxea, komenigarria da saltzailearekin erreserba gauzatzea. Gero, kontratua gauzatzea besterik ez da falta. Honek gastu estra bat suposatzen badu ere, garrantzitsua da kontratua notariotza baten sinatzea.
Beraz, etxeak duen prezioaz gain, bada kostu gehigarri bat…
Hala da. Adostutako prezioari izapide desberdinek duten kostua gehitu beharko. Azkenean, horiek guztiek kopuru garrantzitsu bat suposatuko dute.
(Aukerak eta arriskuak)
Etxea erosteko hipoteka eskatu behar dut. Zer da jakin beharko nukeena?
Hipoteka-mailegu bat eskatzerakoan, gutxienez, hiru dira kontuan hartu beharko dituzun aldagarriak: erosi behar duzun higiezinaren balioa, zure diru-sarrera zein aurrezkiak eta hipoteka horrek duen interes-tasa.
Zer da interes-tasa?
Paradoxa dirudien arren, diruak ere prezio bat du eta hori interesen arabera finkatzen da. Interes-tasa horiek erreferentzia indize batzuen arabera ezartzen da, adibidez, Euribor-a.
Bai, zerbait entzun dut, baina, zer da, zehazki, Euribor-a?
Gure ingurunean nagusia den erreferentzia indizea da eta, bere balioaren arabera, kuota altuago edo baxuagoak ordaindu beharko dituzu hipotekan.
Hipoteka bat eskatzeak kostu bat du?
Seguru. Etxearen erosketa hipoteka-maileguaren bidez finantzatu behar baduzu, banku-erakunde desberdinetan galdetu. Nahiz eta normalean erakunde berarekin eragiketak egin, agian, hori ez da hobekien datorkizun aukera.
(Laburpena)
Beraz?