Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanirelanazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Lana
  • Instagram
Your first EURES job: Europan lana bilatzeko diru-laguntzak
Deialdia egiten duena:
EURES - SEPE
Baldintzak:
- 18 eta 35 urte bitartean izatea. - EBko Estatu batekoa izatea (edo Noruega edo Islandiakoa). - Aurretik aipatutako herrialdeetako batean legalki bizitzen egotea eta beste herrialde batean lana bilatzen egotea. - EURES sarearen bitartez lana eskatzea. Lan hori gutxienez 6 hilabetekoa izan behar da eta behintzat asteko jardunaldi arruntaren %50ekoa izan beharko da.
Edukia:
EURESek honako ekintzetarako laguntzak ematen ditu: - Euroako beste estatu batean lan elkarrizketa bat egiteko desplazamenduak. - Europar herrialde batean lana aurkitu duzunean, bertara bidaia edo aldi baterako alojamendua. - Titulua dagokion Europar herrialdean ontzat emateak ekarri ditzakeen gastuak. - Estatu horretako hizkuntza ikasteko ikastaro intentsiboak, beti ere zure lan berria garatzeko lagungarria bada. - Beharrizan bereziek sortutako ez-ohiko laguntzak, justifikatuta dagoenean.   * Laguntzak ekintza hauek burutu baino lehen eskatu behar dira.
Epea:
Ez dago epe zehatzik. Laguntzak EURES lana eskatzean eskatu daitezke
Kontaktua:
EURES Ikusi webgunea
Non:
  • ESPAINIA
Erlaziodun Loturak:
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana