Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanirelanazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Lana
  • Instagram
Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 3 beka
Deialdia egiten duena:
Emakunde. Emakumearen Euskal Erakundea
Baldintzak:
1.– Bekak jaso ditzaketen pertsonek edo taldeek aurrez beste erakunde publiko edo pribaturen baten beka berdinik jaso gabeak izango dira, diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13 artikuluan ezarritakoa betekizunak bete beharko dituzte eta, horrez gain, ikerlanek betekizun hauek bete beharko dituzte:   a) Ikerlanaren aztergai-eremua eta garapena Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.   b) Argitaratu beharreko ikerlana hizkera ez sexistaz idatzi behar da.   2.– Eskaera egiten duten banakoak edo taldeak izaera bereko beka, diru-laguntza edo laguntzen esparruan itzulketa- edo zehapen-prozesuren batean sartuta badaude eta laguntzak esleitzen bazaizkie, itzulketa- edo zehapen-prozesua amaitu egin beharko da laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.   3.– Baldin eta hainbat eskatzailek ikerlan bakarra aurkezten badute, horien titular-kide direnek euren arteko bat izendatu beharko dute Administrazioaren aurrean koordinatzaile eta ordezkari izan dadin.
Edukia:
a) 1. motako beka: gizarteko eremu guztietan balio-aldaketa gauzatzen lagunduko duten eta gizartea berdintasunerantz eramango duten ekimenak eta proposamenak bilatzea, eta horretarako dauden faktoreak aztertzea.   b) 2. motako beka: egoerak eta desberdintasunak aztertzea askotariko bereizkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan, eta bereziki, baliabide sozial eta ekonomikoez baliatzerakoan, eta segurtasunean.   c) 3. motako beka: emakumeen sarbidea, parte-hartzea eta eragina arlo soziopolitikoan erabakiak hartzeko arloetan, eta emakumeen buruzagitza eta ahalduntze politiko eta sozialari laguntzen dioten ekimenen eta estrategien bilaketa.
Epea:
2019/02/15
Kontaktua:
Emakunde. Emakumearen Euskal ErakundeaManuel Iradier, 3601005 Vitoria-GasteizTelefonoa: 945 016700
Non:
  • EUSKADI
Iturria:
2018-12-10eko 236. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana