Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanirelanazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Lana
  • Instagram
ARGI ARANTZAZU 2019: egonaldi artistikoa eta erakusketa (argazkigintza)
Deialdia egiten duena:
ARGI Festibala ; Arantzazu Gaur Fundazioa
Baldintzak:
Deialdian adinez nagusi den edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, betiere proposamena egoki beteta bidaltzen badu, euskaraz edo gazteleraz. Proposamena edizio honetan proposatutako gaiaren gainekoa izan behar da: PAISAIA eta IDENTITATEA. Gaia modu librean eta subjektiboan landu daiteke.
Edukia:
ARGI, Ilunpetan Argazki Taldeak bi urterik behin antolatzen duen argazkilaritza festibala da, eta 2019an Oñatin, Gipuzkoan, gauzatuko da. Festibalak argazkigintza garaikidea zabaltzea du helburu eta laugarren edizio honetan egitarau zabala izango da ikusgai. Guztien artean nabarmentzekoa den jardueretako bat ARGI ARANTZAZU 2019 bigarren deialdia izango da. Deialdi honen xedea, 2019ko apirilaren 12tik maiatzaren 12ra, Arantzazuko Gandiaga Topagunean egingo den erakusketa bikoitz batekin sarituko diren bi egile hautatzea izango da. Antolakuntzak bere gain hartuko du erakusketaren ekoizpenaren ardura, eta hedabideetan eta sare sozialetan zabaltzeaz arduratuko da. Edizio honetako berritasun nagusi gisa, deialdiaren komisarioak diren Lurdes R. Basoli eta Jon Cazenaverekin batera, bi astez erakusketaren kontzeptualizazioa landu ahal izateko antolatzaileek deialdia egonaldi artistiko batekin osatzea erabaki dute. Horrez gain, hautatutako pertsonek bi lan-saio izango dituzte Juan Pablo Huércanos (Jorge Oteiza Museo Fundazioko zuzendariordea) eta Érika Goyarrola (artearen historialaria eta komisario independentea)-rekin. Egoitza artistikoa publikoari irekia izango den egileen hitzaldi batekin amaituko da, esperientzia partekatzeko helburuarekin.
Epea:
2019/01/29
Kontaktua:
ARGI Festibala argiarantzazu@gmail.com
Non:
  • EUSKADI
  • GIPUZKOA
Erlaziodun Loturak:
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana