Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanirelanazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Lana
  • Instagram
11 beka hondakinen preben­tzio eta birzikla­tze­ari buruzko, ikerketa eta berrikun­tzako energia iraunkorrari eta aldaketa klimatikoari buruzko eta aldaketa klimatikoaren informazioari eta komunikazioari buruzko proiektuetarako Gipuzkoan
Deialdia egiten duena:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Baldintzak:
Beka eskatu ahal izango dute Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu-kide bateko nazionalitatea duten per­tso­na fisikoek, baldin eta jarduera laborala gara­tzen ez badute beka hauen xede den eremuan eta oinarri hauetan arau­tzen diren terminoetan. Eska­tzai­leek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, uniber­tsi­tate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagu­tza eremuak zerikusia baitu eska­tzen den bekaren xedearekin. Zehazki, titulazio akademiko hau eskatuko da:    — Hondakinen preben­tzi­o eta birzikla­tze eremuko beketarako, Zien­tzi­an eta Ingeniari­tza­ko tituludunak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai uniber­tsi­tatekoak. — Iraunkortasun energetikoa eta aldaketa klimatikoaren eremuko beketarako, Zien­tzi­etako adarretako, Arkitekturako eta Ingeniari­tza tituludunak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai uniber­tsi­tatekoak. — Aldaketa klimatikoa motel­tze­ko eta/edo egoki­tze­ko alorreko beketarako, Zien­tzi­etako eta Ingenieri­tza­ko tituludunak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai uniber­tsi­tatekoak. — Aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazioaren alorreko beketarako, Zien­tzi­etako eta Komunikazioko adarreko tituludunak, bai LHko goi mailako modulokoak, bai uniber­tsi­tatekoak. Nolanahi ere, titulu hori gehienez ere deialdi urtea baino sei urte lehenagokoa izango da.
Edukia:
11 beka independente, bakoi­tza 12.000 eurokoa, emango dira eremu hauetarako:   — 5 beka ekodiseinu, preben­tzi­oa, berrerabilpena, gaikako bilketa eta hondakinak birzikla­tze­ko arloetan ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako. — 2 beka, aurrezpen eta jasangarritasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako. — 2 beka, aldaketa klimatikoa motel­tze­ko eta/edo egoki­tze­ko arloko ikerketa eta berrikun­tza­ko proiektuetarako. — 2 beka, aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikaziorako.
Epea:
2019/03/26
Kontaktua:
Gipuzkoako Foru Aldundia Telefonoa: 943 112 111
Non:
  • EUSKADI
  • GIPUZKOA
Iturria:
2019-02-26ko 39. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana