Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanirelanazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Lana
  • Instagram

Nola prestatu atzerrira lan egitera joateko - Bideotutoriala

Gogoratu

  • Atzerrian edo Estatuko beste eskualdeetan bizi eta lan egitea gero eta ohikoagoa da gazteen artean.
  • Atzerrian esperientzia duten profil profesionalak oso modu positiboan baloratzen dira.
  • Atzerrira lan egitera joatea profesionalki zein pertsonalki hobetzeko balio behar dizu.
  • Ez egin kasu entzuten duzun guztiari. Inon ez dizute ezer oparituko. Lortu nahi duzun hori lortzeko gogor egin beharko duzu lan.
  • Joan baino lehen hainbat gauza hartu beharko dituzu kontutan: atzerrira joaten bazara bertako hizkuntzan duzun maila, zure prestakuntza eta lan-esperientzia, zure CVa joango zaren herri horren eskakizunetara egokitzeko beharra, bertan diren bizitza ela lan-baldintzak, osasun-asegurua, gida-baimena, etab…
  • Hemendik bertatik lana bilatu ahal izango duzu edo, zuzenean, joaten zaren herrialde horretan. Bi aukerak egokiak dira baina bakoitzak bere alde positiboak eta negatiboak ditu. Aztertu zein den gehien komeni zaizun aukera.
  • Alde egin baino lehen, zehaztu epe eta helburu batzuk. Normalean, bueltatzeko asmoarekin joango zara baina, zenbat eta denbora gehiago eman atzerrian, errazagoa izango da bertan erroak botatzea eta itzultzea zailagoa egingo zaizu.
  • Joan baino lehen informa zaitez herrialde horretan lan egin gabe eman ahal duzun denboraz. Lana aurkitzeak espero zenuena baino luzeago eman diezazuke. Lana aurkitzen ez baduzu, bueltarako adina diru gorde beharko duzu.
  • Joaten zaren herrialdearen baitan, bertan lan egiten duzun denbora zure erretirorako balio ahal izango zaizu. Komenigarria litzateke joan baino lehen honen inguruan ere informatzea, batez ere, denbora luzerako joateko asmoa baduzu.

Segi irakurtzen

(Egoera)

Badirudi gero eta gazte gehiago joaten dela atzerrira lan egitera. Aukera ona al da?

Gero eta aukera ohikoagoa da gazteen artean. Atzerrian esperientzia duten profil profesionalak oso modu positiboan baloratzen direla jakin behar duzu.

Nahiago nuke hemen geratu eta lan egin…

Erabakia zure esku dago. Hemen geratzen bazara, primeran; eta atzerrira bazoaz, primeran ere.

Nolabaiteko ondoeza nabaritzen dut atzerrira joan behar izateagatik hemen lana aurkitzen ez dudalako. Gazte gehiagori gertatzen zaio?

Bai, noski. Atzerrira lan egitera joateak pertsonalki zein profesionalki hobetzeko aukeratzat hartu behar duzu. Baliatu bertan ematen duzun denbora zure prestakuntza hobetzeko.

(Irtenbideak)

Errazagoa al da atzerrian gustuko dudan lan bat aurkitzea?

Ez egin kasu zurrumurruei, inon ez dizute ezer oparituko. Lortu nahi duzun hori lortzeko gogor egin beharko duzu lan.

Zer hartu behar dut kontutan atzerrira joatea erabakitzen badut?

Hainbat gauza hartu beharko dituzu kontutan:

  • Bertako hizkuntzan duzun maila.
  • Zure prestakuntza eta lan-esperientzia.
  • Zure Curriculuma bertako eskakizunetara egokitzeko beharra.
  • Bertako bizitza eta lan-baldintzak.
  • Osasun arreta jasotzeko baldintzak.
  • Zure gida-baimenaren baliotasuna.

Joan baino lehen lana lotuta izan beharko nuke ala hobe da han bertan bilatzea?

Bi aukerak dira egokiak, baina bakoitzak bere alde positiboak eta negatiboak ditu. Aztertu zein den gehien komeni zaizun aukera.

(Aukerak eta arriskuak)

Eta lana aurkitzen ez badut?

Joan baino lehen informa zaitez herrialde horretan lan egin gabe eman ahal duzun denboraz. Lana aurkitzen ez baduzu, bueltarako adina diru gorde beharko duzu.

Etxera itzultzea atzerrira joatea baino errazagoa ala zailagoa al da?

Hori bizi izan duzun esperientziaren araberako izango da. Alde egin baino lehen, zehaztu epe eta helburu batzuk.

Atzerrian lan egiten dudan denbora nire erretirorako baliogarria izango da?

Joaten zaren herrialdearen baitan, bertan lan egiten duzun denbora zure erretirorako balio ahal izango zaizu.

(Laburpena)

Beraz?

  • Atzerrian bizi eta lan egitea gero eta aukera ohikoagoa da gazteengan.
  • Atzerrian esperientzia duten profil profesionalak oso modu positiboak baloratzen dira.
  • Inon ez dizute ezer oparituko, nahi duzuna lortzeko gogor egin beharko duzu lan.
  • Alde egin baino lehen, zehaztu epe eta helburu batzuk.
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana