Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanirelanazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Lana
  • Instagram

Lana bilatzeko zenbait pauso - Bideotutoriala

Gogoratu

  • Lan bilaketa, berez, lan bat da.
  • Lana bilatzeko modua planifikatu: organiza zaitez, saiatua izan eta, batez ere, aktibo izan.
  • Espezializa zaitez. Zure lan ideala zenbat eta gehiago zehaztu, orduan eta aukera gehiago gustuko duzun enplegu bat lortzeko.
  • Lan merkatuaren egoeraren baitan, lan bilaketa denboran luza daitekeen prozesua da. Ez etsi! Ondo egindako lanak, denborarekin, fruitua ematen du.

Segi irakurtzen

(Egoera)

Bizitza osoa ikasten eman eta gero, zer egin behar dut lana bilatzen hasteko?
Helburuak eta zereginak planifikatu behar dituzu: lan mota, mugitzeko prestasuna, urgentzia…

Nondik hasi beharko nuke?
Hasteko urratsak bi dira: Curriculum Vitae egokia prestatu eta Lanbiden izena eman.


(Irtenbideak)

Eta nola planifika dezaket lan bilaketa?

  • Funtsezkoak dira lan ohiturak eta agenda, informazioa ordenatu eta jarraitzeko.
  • Gradualki bete beharreko helburuak ezarri: zehatzak, neurgarriak eta lorgarriak.
  • Egiaztatu emaitzak: azpimarratu zertan asmatu duzun eta zer hobetu behar duzun.


 (Aukerak eta arriskuak)

Internet da, esaten duten moduan, lana bilatzeko biderik eraginkorrena?
Interneten eskaintza asko eta lehia handia aurkituko duzu. Ondo landu behar d(it)uzu gizarte sareetan dituzun profila(k).

Nola bila dezaket lana Internet bidez?

  • Eraginkorra izateko jende gehienak egiten duen ohiko lan bilaketetatik bereiztu behar duzu.
  • Zure lan ideala ahalik eta gehien zehaztea lagungarri gertatuko zaizu.
  • Internet eta sareetan aktiboa izan zaitez, lana aurkitzeko pertsona egokiak kontaktatuz.


Lana bilatu ahal dut gizarte sareen bidez?
Jende egokiarekin harremanetan jarriz, zure burua ezagutarazi eta interesa piztu dezakezu:

  • Linkedin bezalako sareak espreski zeregin profesionaletarako sortuak dira
  • Twitterren badira lan eskaintzak: #empleo hashtag-a, trending topic izaten da
  • Sektoreka sailkaturiko atari tematikoetan lan-eskaintzak aurki ditzakezu

(Laburpena)

Beraz?

  • Lana bilatzea bera, lana da.
  • Lana bilatzeko modua planifikazioa da: antolatua, saiatua eta aktiboa izatea.
  • Espezializatu: zenbat eta lan ideal zehatzagoa, aukera handiagoa enplegua lortzeko.
  • Ez etsi: ondo egindako lanak, batzuetan denboran luzatu arren, fruitua ematen du.
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana