Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanirelanazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Lana
  • Instagram

Nola prestatu Curriculum on bat - Bideotutoriala

Gogoratu

  • CVa lanpostu batera aurkezten den edonorentzat aurkezpen bide nagusia da.
  • Zure CVak enplegatzailearen arreta erakarri beharko luke. Izan ere, lan elkarrizketa baterako ateak zabalduko dizkizun giltza izan beharko du.
  • Ziurtatu zure CVak gutxieneko baldintzak betetzen dituela.
  • Kalitate zertxobait gehiago ematen saiatu.

Segi irakurtzen

Zer da curriculum bat eta zertarako balio du?
Zure profil pertsonala eta profesionala laburtzeko dokumentua da, eta lan elkarrizketak lortzeko gakoa.

Garrantzitsua al da curriculum egoki bat izatea?
Lanpostu baten elkarrrizketarako hautatu zaitzaketenek curriculumaren arabera erabakiko dute.

Zer behar du nire curriculumak lehen iritzi positiboa sortarazteko?
– Egitura logikoa: datu pertsonalak, formakuntza eta esperientzia, eta balio gehigarriak.
– Mintzaira egokia: ez erabili hizkuntza teknikoegia eta, noski, ez egin akats ortografikorik.
– Ezinbesteko informazioa: lanposturako datu esanguratsu eta eguneratuak, pare bat orrialdetan.

Nire curriculuma gehiago nabarmentzea lor dezaket?
Gutxienekoez gainera: argazkia gehitu, diseinua orekatu eta letra mota zaindu; eta paperean aurkezten baduzu kalitatez inprimatu edo digitalean word ez den formatu batean bidali.

Nola jakin dezaket nire curriculuma ona den ala ez?
Ibilbidea, gomendio-kontaktuak, aldaketa zein ardura gaitasuna eta anbizioa islatu behar ditu.

Ba al da nire curriculuma prestatzerakoan ekidin behar dudan zerbait?
Orrialde gehiegi, soberako informazioa eta egitura nahasia ekiditeaz gainera, topikotzat har daitezkeenak hitz berriekin esaten asmatu behar duzu.


Beraz?
– Curriculuma da lanpostu batera aurkezten den edonoren aurkezpen bide nagusia.
– Lan elkarrizketa lortzeko giltza da, eta enplegatzailearen arreta erakarri behar du.
– Egitura logikoa, mintzaira egokia eta ezinbesteko informazioa dira gutxienekoak.
– Argazkia gehituz, diseinua orekatuz eta aurkezpen formatua zainduz hobetu dezakezu.

 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana