Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanirelanazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Lana
  • Instagram

Nola lortu lan elkarrizketa bat arrakastaz gainditzea - Bideotutoriala

Gogoratu

  • Elkarrizketa lanpostu bat lortzeko azken urratsa da. Ondo prestatu edo bidean gera zaitezke.
  • Elkarrizketaren amaieran lanposturako hautagairik egokiena zarela pentsatu behar dute. Zure erantzun guztiak helburu hori lortzera bideratu beharko dituzu.
  • Elkarrizketa guztiak ez dira berdinak baina galdera asko, modu desberdinean azalduta, errepikatzen dira. Prestatu galdera eta erantzun hauek guztiak zure etxean.
  • Urduritasunak jukutria gaiztoa egin ahal digu. Hauek kontrolatzen ikasi beharko duzu.
  • Zure pertsonaren inguruan izango duten iritzia, ematen dituzun erantzunen eta elkarrizketan azaltzen duzun jarreraren araberakoa izango da. Funtsezkoa da aldez aurretik lan elkarrizketa batean zer egin eta zer egin behar ez duzun ezagutzea.

Segi irakurtzen

(Egoera)

Lan elkarrizketa baterako deitu naute. Nola prestatu dezaket lanpostua lortzeko?
Lanposturako pertsona egokiena zarela erakutsiz, bai galderei erantzunez bai jarreraren bidez.


Normala da urduri egotea?
Heldutasuna erakutsi behar duzu, galderei aurrea hartuta joan eta naturaltasunez erantzunez.


(Irtenbideak)

Zer egin dezaket konfiantza eta profesionaltasuna erakusteko?
Gai hauei buruzko erantzunak ematen jakin beharko duzu:

  • Aurreko lan esperientzia, zure indarguneak, trebetasunak eta ahuleziak
  • Lanpostu hori eskatzeko arrazoiak, enpresaren ezagutza eta soldata aurreikuspena.

(Aukerak eta arriskuak)

Ba al da derrigor zaindu beharreko edo ekidin beharko nukeen zerbait?
Erantzunez gainera erakusten duzun jarrera ere garrantzitsua da: puntuala izan, egoki jantzi, zaindu esertzeko modua zein gorputz-hizkuntza, eta elkarrizketatzaileei zuzenean begiratu.


Erantzunetan ezingo dut gezurrik esan edo esajeratu, ezta?
Ez. Indarguneak nabarmendu eta baikorra izan, eta ekidin jarrera ezkorrak: ez kritikatu zure aurreko nagusiak, ez erantzun galderak amaitu aurretik eta ez gehiegi hitz egin.


Egia al da ekarrizketa hauetan zenbait galdera-tranpa egin ahal dizkidatela?
Inozoak diruditen gaderen erantzunak ondo neurtu beharko dituzu: zure burua etorkizunean non ikusten duzun, zenbat irabazi nahi duzun edo aurreko laneko harremanei buruzkoak, adibidez.


(Laburpena)

Beraz?

  • Elkarrizketa lanpostua lortzeko azken urratsa da, eta ondo prestatu behar duzu.
  • Zure erantzunak lanposturako hautagai onena zarela erakustera bideratu behar dituzu.
  • Galdera ohikoen erantzunak prestatu, eta horrela urduritasuna ere kontrolatuko duzu.
  • Zutaz izango duten iritzia erantzunen eta erakutsitako jarreraren araberakoa izago da.
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana