Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanirelanazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Lana
  • Instagram

Zure enpresa sortzeko gakoak eta gomendioak - Bideotutoriala

Gogoratu

  • Zure enpresa sortzeak lan merkatuan barneratzeko aukera eman ahal dizu baina, zure negozioak arrakasta izan dezan, gogor lan egin beharko duzu.
  • Ekintzailetza proiektu guztiak negozio-ideia on batean oinarritu behar dira. Gainera, ideia hori garatzen lagunduko zaituzten profesionalen laguntza ere beharko duzu.
  • Erakunde desberdinek lagun zaitzakete plangintza prestatzen eta zure enpresa abian jartzen. Gainera, finantziazioarekin ere lagundu ahal zaituzte.
  • Bere enpresa sortu duten beste gazteen esperientziak ezagutzea oso lagungarri izan daiteke.
  • Enpresa bat sortzen saiatzen bazara baina azkenean proiektua ez bada gauzatzen, ez pentsa huts egin duzunik. Ekintzailetza prozesuak aberastuko zaitu maila pertsonalean zein profesionalean.
  • Azkenean, zure proiektua gauzatzea lortzen baduzu, beste batentzat lan egiten nekez lortuko duzun asebetetzea izango duzu.

Segi irakurtzen

(Egoera)

 

Aukera ona da nire enpresa sortzea?

Zure enpresa sortzeak lan merkatuan sartzeko, gustuko duzun horretan lan egiteko eta maila pertsonalean zein profesionalean errealizatzeko aukera emango dizu.

Nire enpresa sortzea ideia erakargarria iruditzen zait. Nondik hasi beharko nuke?

Ekintzailetza proiektu guztiak negozio-ideia on batean oinarritu behar dira.

Eta gero?

Gogor egin beharko duzu lan. Enpresa bat sortzeak lan serioa eta arretatsua eskatzen du eta baita denbora, ardura eta pazientzia ere.

(Irtenbideak)

 

Eta hori nola egiten da?

Ahalegin eta ardura askorekin. Ez pentsa zuk zeuk dena egin ahal izango duzunik; seguruenik, beste alorretako profesionaletara ere jo beharko duzu.

Edonor izan daiteke ekintzaile?

Nahi duen orok bere enpresa sortzeko askatasuna du, baina komenigarria zure mugak ezagutu eta horiek gainditzeko lan egitea.

Non lor dezaket laguntza?

Zorionez, erakunde desberdinek lagundu zaitzakete zure enpresa sortzen: erakunde publikoak, finantza-erakundeak, unibertsitateak…

(Aukerak eta arriskuak)

 

Finantziazioa?

Enpresa bat sortzeak hasierako inbertsioa eskatzen du dena martxan jarri ahal izateko. Aurkituko duzun oztoporik handienetarikoa izango da, beraz, funtsezkoa da gastu guztiak ondo kontrolatuta izatea.

Bere enpresa sortu duten beste pertsonekin izatea lagungarri izan daiteke?

Bai, noski. Pertsona hauen esperientziak ezagutzeak oso informazio interesgarria emango dizu, profesionala zein pertsonala.

Enpresa bat sortzea zerbait errazagoa zela uste nuen. Benetan merezi du?

Bai. Ez da egun batetik bestera egin daitekeen zerbait, baina oso esperientzia aberasgarria da. Gainera, proiektuak arrakasta badu, zure enpresa sortu izanaren asebetetzea izango duzu.

 

(Laburpena)

Beraz?

  • Ekintzailetza proiektu guztiak negozio-ideia on batean oinarritu behar dira.
  • Erakunde desberdinek lagun zaitzakete plangintza prestatu eta zure enpresa abian jartzen.
  • Bere enpresa sortu dutenen esperientziak ezagutzea oso lagungarri izan daiteke.
  • Proiektuak arrakasta badu, beste batentzat lan egiten nekez lortuko duzun asebetetzea izango duzu.
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2014 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana