Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanirelanazer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Lana
  • Instagram

Nola bereiztu lan eskaintza faltsuak eta benetakoak - Bideotutoriala

Gogoratu

  • Krisia eta langabezia tasa altuen eraginez gero eta gehiago dira langabezian diren pertsonez baliatu nahi diren lan eskaintza faltsuak, kasu gehienetan, etekin ekonomikoa lortzeko.
  • Eskaintzaren ezaugarrietan oinarrituta benetako lan eskaintzak eta, gutxienez, susmagarriak izan daitezkeen horiek bereizten ikasi behar duzu.
  • Lan eskaintza faltsu ezagunenak etxetik lan egitearekin, negozio piramidalekin eta , azkenaldian, "transakzio bitartekariak" izenarekin ezagutzen diren horiekin harremana dutenak dira. Azken hauek, bereziki, oso arriskutsuak dira eta kartzelan amaitzeko aukera dago.
  • Ez zaitez fidatu zuzenean lanpostu bat eskaintzen duten emailez.
  • Iruzur baten biktima bazara, jar zaitez harremanetan Ertzaintzarekin.

Segi irakurtzen

(Egoera)

Egia al da Interneten lan eskaintza faltsuak daudela?

Bai. Langabeziak iruzurra ere ugaritu du, eskaintza faltsuekin dirua eta informazio pertsonala bilatuz. Eskaintza faltsu horiek gutxieneko bat dira, baina bereizten jakin behar da.

Zeintzuk dira iruzur ohikoenak?
Etxetik lan egiteko eskaintzak, atzerrira lanera joatekoak eta negozio piramidalak, adibidez.

(Irtenbideak)

Nola jakin dezaket lan eskaintza bat benetakoa den ala faltsua?

Ondorengo kasuak susmagarriak dira:

 

  • Dirua aurreratzea, ikastaroak egitea edo ordainik gabeko proba aldiak eskatzea.
  • Diru-sari handiak, ordutegi oso malguak edo berehala hastea eskaintzea.
  • Eskaintza iturria ezezaguna izatea edo bete beharreko lana garbi ez egotea.
  • Eskaintza emailez heltzea edo tarifikazio osagarriko zenbakietara deitu behar izatea.


Eta nola ekidin dezaket iruzur bat?
Interneteko kanal fidagarriak erabili, eta ziurtatu datu pertsonalen babes-politika. Bilatu sarean enpresaren informazioa. Eta eskaintzaren ezaugarriengatik zalantza baduzu, ez aurrera jarraitu. 

 (Aukerak eta arriskuak)

Badago bereziki arriskutsua den iruzurrik?
Transakzio-bitartekariak deiturikoak: norbere kontuan transferentzia jasotzea beste batean sartzeko, komisio truke. Ondorio penalak izan ditzake, kartzela-zigorra barne.

Zer egin behar dut iruzur baten biktima banaiz?
Ertzaintzara jo albait arinen. Eta Interneteko eskaintza bada, atariaren kudeatzaileei jakinarazi.

(Laburpena)

Beraz?

  • Langabeziak iruzurra ugaritu du, eta lan-eskaintza faltsuak bereizten jakin behar da.
  • Ez fidatu etxetik lan egiteko, atzerrira joateko edo negozio piramidaletako eskaintzekin.
  • Zaindu iturri ezezagunak, emailetako eskaintzak eta tarifikazio osagarriko telefono zenbakiak.
  • Transakzio bitartekariak bereziki arriskutsuak dira, eta ondorio penalak izan ditzakete.
  • Iruzur baten biktima bazara, jarri harremanetan Ertzaintzarekin.
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana