Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram
Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak (2018-2019 ikasturtea - Euskadi)
Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Baldintzak:
Ikusi Deialdian.
Edukia:
2018-2019 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak.     ESKAERA AURKEZTEKO EPEAK (Deialdian ikusi):  1.– Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan egiten baldin dituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2018ko urriaren 1ean bukatuko da. 2.– Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikastegietan egiten baldin dituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2018ko urriaren 15ean bukatuko da. 3.– Beste unibertsitate batean nazio edo nazioarte mailako programa batean parte hartzen bada, eskabideak aurkezteko epea jatorrizko unibertsitateari dagokiona izango da. 4.– Ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoan ikasketak egin nahi badituzte, eta ikasketa horietarako matrikula-epea irailaren 25a igaro ondoren hasten bada, edo gainerako Estatuan bada, urriaren 10a igaron ondoren, matrikula egunetik zenbatuta, bost egun balioduneko epea izango dute beka-eskaera egiteko. 2018ko abenduaren 31 igaro ondoren ez da eskabiderik onartu inola ere. 5.– Matrikulatzeko epea 2017ko abenduaren 31ren ondorengoa den ikasketak egiten dituzten eta, arrazoi horrengatik, 2017-2018 ikasturtean beka eskatu ezin izan zuten pertsonen kasuan, aurreko puntuetan adierazitako epeen arabera jokatuko da, betiere ikasketa horiek amaitzeko data 2019ko ekainaren 30a baino lehenagokoa bada.
Epea:
2018/12/31
Kontaktua:
Zuzenean Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua Vitoria-Gasteiz   Andia, 13 Donostia-San Sebastián   Gran Vía, 85 Bilbao   Telefonoa: 012
Non:
  • EUSKADI
Iturria:
2018-07-10eko 132. EHAA.
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana