Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram
International Connecting Talent Beken Programa 2018: Donostiako gazteei zuzenduriko gaitasunak gara­tze­ko eta proiektu berri­tza­ileak susta­tze­ko nazioarteko mugikortasun programa
Deialdia egiten duena:
Donostiako Sustapena
Baldintzak:
Deialdi honetan parte hartu nahi duten onuradunek b aldintza hauek bete behar dituzte:   a) Donostian bizitzen jartzea 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 15era arteko epean, arrazoitutako kausengatik Donostiako Sustape nak beste hasiera-data bat espresuki baimendu ezean.   b) Izan daitezela:   b1) Ekintzailetza-faseetan dauden eta oraindik sortu gabeko proiektu berritzaileak dituzten pertsona fisikoak, Donostian enpresa bat sortzeko konpromisoa erakusten dutenak eta eskaeraren datan EAEtik kanpo bizi arren Donostian bizitzen jartzeko interesa dutenak, edo   b2) Pertsona juridiko sortu berriak (3 urte gehienez eskaeraren datatik), proiektu berritzaile bat dutenak eta Donostian enpresa bat s ortzeko konpromisoa erakusten dutenak eta eskaeraren datan EAEtik kanpo bizi arren Donostian bizitzen jartzeko interesa dutenak , edo   b3) Lantokia Donostian duten pertsona juridikoak, han lan egiteko kualifikazio handiko profesionalak erakartzea bilatzen dutenak. Egoitzaren xede diren profesionalak eskaeraren datan EAEtik kanpo bizi behar dira, eta ez dute inolako lan-harremanik eduki behar Donostiako erakunde batekin; edo   b4) Pertsona fisikoak edo juridikoak, Donostia ezagutzaren eta berrikuntzaren nodo gisa kokatzea eta sustatzea eta tokiko garapenerako lankidetza-proiektuetan ezagutzaren igorpena sortzea ahalbidetuko duten proiektuak aurkezten dituztenak, eta eskaeraren datan EAEtik kanpo bizi direnak.
Edukia:
Donostia Connecting Talent programak goi-mailako prestakuntzako profilak, gure hiritik kanpo lanean daudenak, Donostiako ekosistema berritzailearekin konektatzen laguntzen du, talentua bilatzearren (enpresak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak,…). Donostia Connecting Talent programak nazioarteko ekintzaileak eskuratu nahi ditu eta enpresei talentudun gazteak aurkitzen lagundu, berdin da donostiarrak izan ala ez. Besteak beste, ostatua, dietak, lanerako espazioa, bidaia-poltsa, e.a. eskaintzen ditu.
Epea:
2018/12/31
Kontaktua:
Donsotiako Sustapena San Roque, 120. Edificio Etxe Zuri 20009 Donostia
Non:
  • EUSKADI
  • GIPUZKOA
  • DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Iturria:
2018-07-24ko 142. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana