Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram
2018-2019 ikasturtean euskara ikasteko Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntzak
Deialdia egiten duena:
Vitoria-Gasteizko Udala
Baldintzak:
Bi programetan bete beharrekoak: 1. 16 urte baino gehiago izatea. Behin 2018-2019 ikasturtea hasi ondoren betetzen badira urteak, momentu horretatik aurrerakoari dagokion diru-laguntza baino ezingo da jaso. 2. Ikasturtea hasten den eguna baino urtebete lehenagotik eta ikastaroak dirauen bitartean Gasteizko udalerrian erroldatuta egotea. 3. Ikasturteko azterketak gainditzea Programa bakoitzari dagozkion eskakizunak: A) Programa arrunta, herritarrei, oro har, zuzendutakoa: Bostgarren oinarrian ezarritako diru-sarreren muga ezingo dute gainditu eskatzaileek. B) Berariazko programa, alde batetik gurasoei zuzendua, eta bestetik, berriz, aisialdiko begirale eta zuzendariei, eta orobat eskola-kiroleko zuzendari, epaile, entrenatzaile edo begiraleei eta horretarako ikasketak egiten ari direnei: 1. 2011tik aurrera (urte hori barne) jaiotako haur baten aita, ama edo tutore izatea. 2. 2018-2019 ikasturtean aisialdiko begirale, edo eskola kiroleko entrenatzaile edo begirale gisa lan egitea. 3. Aipatutako titulazioetako ikasketak burutzen aritzea 2018-2019 ikasturtean.
Edukia:
Eskaerak: San Antonio kaleko herritarrei laguntzeko bulegoan nahiz gizarte-etxeetakoetan, 2019ko uztailaren 31ra arte.
Epea:
2019/07/31
Kontaktua:
Vitoria-Gasteizko Udala. Euskara Zerbitzua. Frai Zacarías Martínez 2 (Oihaneder euskararen etxea) 01001 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 161830
Non:
  • EUSKADI
  • ARABA
  • VITORIA-GASTEIZ
Iturria:
2018-08-08ko 91. ALHAO, 2018-03131. or.
Erlaziodun Loturak:
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana