Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram
Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazak Euskadiko ikastetxeetan, DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat
Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Baldintzak:
Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan. Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak ikasten aritzea eskaera-dataren aurreko bi ikasturteetan (2016-2017 eta 2017-2018), eta azkenengoan funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean ikasi izana hizkuntza hori. Epe-barruan egitea plaza atxikitzen zaion tarteari dagokion diru-ekarpena (2.2. artikuluan jaso da). Aurreko urteetan, Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko; salbuetsita daude baldintza hau betetzetik Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak. 2019an gehienez 19 urte betetzea.
Edukia:
XEDEA:   533 plazatarako deia egitea Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian 3 asteko egonaldia eta ikastaroak egiteko, 2019ko udan, hurrengo taulan zehazten denaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat dira plaza horiek.
Epea:
2018/12/17
Kontaktua:
Zuzenean Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua Vitoria-Gasteiz   Andia, 13 Donostia-San Sebastián   Gran Vía, 85 Bilbao Telefonoa: 012
Non:
  • EUSKADI
Iturria:
2018-11-15eko 220. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana