Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram
Arte plastikoen eta ikusmen-arteen, arte dramatikoaren, musikaren, dantzaren eta kultur kudeaketaren modalitateetan diru-laguntzak eta bekak Bizkaiko Foru Aldundian
Deialdia egiten duena:
Bizkaiko Foru Aldundia
Baldintzak:
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko naziotasuna edukitzea.   b) Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea, etenik gabe, 2015ko urtarrilaren 1etik hona.   Beken onuradunek, aurreko baldintzez gainera, hauek ere bete beharko dituzte:   a) Proiektua egiten ari den lekuan bizitzea bekaz gozatzeko aldian (eskabidean zehaztu den lekuan, alegia).   b) Aurtengo deialdiaren aurreko urteetan ez izatea Bizkaiko Foru Aldundiak modalitate horretan emandako bekaren baten onuradun. Salbuespena dira musika, dantza eta arte dramatikoaren modalitateetan aurreko deialdietako beka baten onuradun izan direnak; izan ere, halakoek aukera izango dute eskabidea aurkezteko, betiere beka bi baino gehiago jaso ez badituzte.   c) Bekak mugatuta daude modalitateari eta eskatzaileen adinari dagokionez; hauek dira mugak:   1. Arte dramatikoa: 1989. urtean edo hurrengoetan jaiotakoak, baldin eta eskabideak aktore trebakuntzarako eta prestakuntzarako badira.   2. Musika: 1994. urtean edo hurrengoetan jaiotakoak, ahotsaren hobekuntza eta orquestra konposiziorako eta -zuzendaritzarako diren eskabideak izan ezik -horiek 1989. urtean edo hurrengoetan jaiotakoak izan daitezke-.   3. Dantza: 1999an eta hurrengoetan jaiotakoak, baldin eta eskabideak araututako dantzan trebatzeko eta hobetzeko badira.
Edukia:
* Bekak bakarrik jaso ahal izango dituzte ikasturte bateko (2019ko irailaren 1ean hasi, eta 2020ko ekainaren 29an amaituta) iraupena duten proiektuek, modalitate hauetan:   a) Arte plastikoak eta ikusmen-arteak. b) Arte dramatikoa. c) Musika. d) Dantza.   * Laguntzak jaso daitezke soilik mintegi eta maisu-eskoletan parte hartu zein zentro espezializatuek (publiko edo pribatuek) eskainitako edo ospe handiko irakasle partikularrek emandako ikastaroak egiteko, betiere horiek guztiak 2019ko urtarrilaren 2tik abenduaren 29ra bitartean egingo badira, egun horiek biak barne, modalitate hauetan:   a) Arte dramatikoa. b) Musika. c) Dantza.   Arte dramatikoaren, musikaren eta dantzaren arloetako prestakuntza presentziala izango da.
Epea:
2019/02/21
Kontaktua:
Bizkaiko Foru Aldundia. Kultura Saila: Kultur Ekintza Zerbitzua / Rekalde zumarkalea, 30, 2. solairua / 48009 Bilbo
Non:
  • EUSKADI
  • BIZKAIA
Iturria:
2018-12-10eko 236. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana