Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram
2018/2019 ikasturtean batxilergoko, erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten ikasle gazteentzat
Deialdia egiten duena:
Gazteriaren Foru Erakundea
Baldintzak:
a) 30 urte edo gutxiagoko ikasleak edo eskaeraren urtean 30 beteko dituztenak. b) 2018ko abenduaren 31n Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta daudenak. c) 2018/2019 ikasturtean ondoren jasotzen diren ikasketetako batean matrikulatuta daudenak: - Batxilergoa. - Erdi eta goi mailako lanbide heziketa arautua. - Lanbide hastapenetarako ikastaro ofizialak. Ikasketa mota hauek baztertzen dira: beste prestakuntza batzuetarako edo oposizio eta antzekoetarako trebatzeko ikastaroak, ikerketa, graduondoko eta espezializazioko ikasketak eta urrutiko ikasketak. Diruz lagundutako eskolaldia ikasturte bakoitzeko irailetik ekainera artekoa izango da. d) Eskatzailearen ohiko egoitza eta ikastetxea ezingo dira egon udalerri berean, eta haien artean ezingo dira egon 150 km baino gehiago.
Edukia:
Deialdiaren helburua: dirulaguntza hauen helburua da ahalbidetzea ikasle arabarrek prestakuntza arautua dutela bizi diren udalerritik batxilergoko, hirugarren oinarrian sartutako erdi mailako edo goi mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egiteko zentro publiko edo pribatuak dauden udalerrietara joan behar badute Eskabideak: Gazteriaren Foru Erakundeko bulegoetan (Jesusen zerbitzarien kalea 5, Vitoria-Gasteiz) aurkeztuko dira 10:00etatik 14:00etara, ekainaren 1etik uztailaren 1era.
Epea:
2019/07/01
Kontaktua:
Gazteriaren Foru Erakundeko Jarduera Bulegoa. Jesusen Zerbitzarien kalea 5 01001 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 181995
Non:
  • EUSKADI
  • ARABA
Iturria:
2019-05-24ko 60. ALHAO, 2019-01542. or.
Posta Elektronikoa:
ifj@araba.eus
Erlaziodun Loturak:
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana