Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram
2018/2019 ikasturtean unibertsitate ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten ikasle gazteentzat
Deialdia egiten duena:
Gazteriaren Foru Erakundea
Baldintzak:
a) 30 urteko (eskaera egiten den urtean beteta) edo gutxiagoko ikasleak. b) Arabako Lurralde Historikoan erroldatuak 2017ko abenduaren 31n. c) 2017/2018 ikasturtean ondoren jasotzen diren ikasketaren batean matrikulatuak: - Unibertsitate graduko ikasketak, karrera amaierako proiektuak barne. - Musika eta dantzako goi mailako irakaskuntzak, arte dramatikokoak, arte plastiko eta diseinukoak, eta kiroletakoak. Ez dira sartzen ikasketa mota hauek: edozein motatako masterrak, doktoretzak, zenbait gairen adituak, beste trebakuntza batzuetara sartzeko prestakuntza ikastaroak edo oposizio eta antzekoak, ikerketak, gradu-ondokoak eta espezializaziokoak eta urrutiko ikasketak. Ikastaldi lagundua ikasturte bakoitzeko irailetik ekainera bitartekoa da. d) Eskatzailearen ohiko bizitokia eta ikastetxea udalerri ezberdinetan egon behar dira, haien arteko gehieneko distantzia 150 km izanez. Ezingo dute onuradun izan joan etorriengatik edo bizilekuagatik Eusko Jaurlaritzak ikasturte bakoitzerako ematen dituen laguntzak jaso dituztenak, edozein dela ere dagokien beka mota.
Edukia:
Deialdiaren helburua: laguntza hauen helburua da ahalbidetzea ikasle arabarrek prestakuntza arautua eduki ahal dutela unibertsitate ikasketak egiteko bizi diren udalerritik zentro publiko edo pribatuak dauden udalerrira joan behar badute. Eskabideak: Gazteriaren Foru Erakundeko bulegoetan (Jesusen Zerbitzarien kalea 5, Vitoria-Gasteiz) aurkeztuko dira 8:30etik 15:00etara, ekainaren 1etik uztailaren 1era.
Epea:
2019/07/01
Kontaktua:
Gazteriaren Foru Erakundeko Jarduera Bulegoa. Jesusen Zerbitzarien kalea 5 01001 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 181995
Non:
  • EUSKADI
  • ARABA
Iturria:
2019-05-24ko 60. ALHAO, 2019-01534. or.
Posta Elektronikoa:
ifj@araba.eus
Erlaziodun Loturak:
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana