Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram

Mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak (2019-2020 ikasturtea - Euskadi)

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
Baldintzak:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eskabidea aurkezten den egunean, eta justifikatzea gutxienez urtebetez EAEn erroldatuta egon direla, eskabideak aurkezteko epe orokorra amaitzen denean.

b) Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Unitateak ziurtatuta edukitzea, eskaera bakoitzaren motaren arabera.– Mugikortasun-arazoak direla-eta, garraiobide publiko kolektiboak erabiltzeko ezintasuna: % 33ko minusbaliotasuna edo handiagoa, eta garraiobide publikoak erabiltzeko mugikortasun-arazoak, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskineko baremoaren arabera (minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautzen du errege-dekretu horrek). Laguntza jasotzeko, eskatzaileak egiaztatu egin beharko du A, B edo C egoeran dagoela. Egoera horietako batean ez badago, gutxienez 10 puntu lortu beharko ditu D eta H ataletako puntuazioak batzen dituenean.– Hala badagokio, beste pertsona baten beharra izatea, ikastegira lekualdatzeko: beste pertsona baten beharra ziurtatu behar da, minusbaliotasun-maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautu zuen abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean ezarritako baremoaren arabera; edo apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretuaren 1. eranskinean ezarritakoaren arabera. Azken horren bidez onartu zen mendekotasuna duten pertsonen balioespen-baremoa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritakoa; hain zuzen, autonomia pertsonalaren sustapenari eta mendekotasuna duten pertsonentzako laguntzari buruzko legeak ezarritakoa.

c) Matrikula egitea eta 2019-2020 ikasturtean modu presentzialean egitea honako ikasketa hauetako bat:

– Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

– Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

– 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate ez-presentzialetan emandakoak.

– Goi-mailako arte-ikasketak.

– Goi-mailako ikasketa militarrak.

– Goi-mailako erlijio-ikasketak.

d) Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean egon behar du eskatzaileak. Hirugarren interesdunaren alta eman edo datuak aldatzeko: http://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-341/eu/contenidos/autorizacion/alta_terceros/eu_7999/hirugarrenaren_alta.html Banku-ziurtagiria, eskatzailearen libretako edo kontu korronteko IBAN adierazita (eskatzaileak titularra edo titularkidea izan behar du). Ziurtagiri horren ordez, libretaren kopia edo banku elektronikoko inprimaki bat entrega daiteke. Bertan libretaren edo kontu korrontearen titularrek eta IBAN zenbakiak agerian egon behar dute.

e) Txosten justifikatu baten bitartez ziurtatzea, garraiobide publiko kolektiboak ez direla egokiak eskatzailearen beharretarako, eta ikastegira lekualdatzeko bide osoan edo zati batean garraio-neurri bereziak behar dituela.

f) Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko zehapenik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexua bereiztearren eragindakorik ere, betiere Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoaren arabera.

g) Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko betekizunak. Ondorio horietarako, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioa lortzeko moduan daudenek edo jada lortu dutenek ez dute bekarik lortuko gradu-ikasketak egiteko.

h) Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleei ikastegietara lekualdatzeko garraio-gastuak ordaintzen laguntzeko dirulaguntzarekin bateragarria ez den beste beka edo dirulaguntza bat ez jasotzea.

Edukia:

Hauxe da deialdi honen xedea: beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleei Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietara lekualdatzeko garraio-gastuak ordaintzeko dirulaguntzak ematea, baldin eta ikasle horiek 2019-2020 ikasturtean unibertsitate-ikasketak, goi-mailako arte-, erlijio- eta militar-ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte. Eta, betiere, baldin eta garraiobide publikoak, haien ezaugarriei egokituta, ezin badituzte erabili; edo garraiobide publikoak erabiltzeko, beste pertsona baten laguntza behar badute, 4. artikuluan ezarritako betekizunak beteta.

Epea:

2019/09/30

Kontaktua:

Zuzenean

Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua

Vitoria-Gasteiz

Andia, 13

Donostia-San Sebastián

Gran Vía, 85

Bilbao

Telefonoa: 012

Eremua:

Euskadi

Iturria:
2019-07-11ko 131. EHAA.
Irudiak:
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana