Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram

2019 Global Training bekak - Garapen - Donostia Sustapena: atzerrian praktikak egiteko bekak

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza ; Garapen ; Donostiako Sustapena
Baldintzak:
  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide heziketako titulazioa izatea.
  • 2019ko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea.
  • Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskabideak aurkezteko epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo elkarren segidako 5 urtez aurreko 10 urteetan.

  • Atzerrian 6 hilabetetik gorako praktikak egiteko aukera ematen duen beste bekarik jasota ez izatea.
  • Ingeles maila bikaina izatea. B2 maila hartuko da erreferentziatzat unibertsitate-irakaskuntza ofizialetako graduko titulazioen kasuan, eta, aldiz, B1 maila, berriz, goi-mailako lanbide-heziketako titulazioen kasuan. Ingeles-maila egiaztatzeko, ezagutza-maila neurtuko duen ahozko eta idatzizko proba bat egingo da, hautagaiak bere ingeles-maila bermatzen duen egiaztagiri homologatua ez baldin badu.

  • Praktikak egingo dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Eskatzaileak ez izatea inolako zigor edo administrazio zehapenik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta, era berean, ez izatea aurreko horretarako ezgaitzen duen inolako lege-debekurik ere.
Edukia:

Garapenek , Garapen Agentzien Euskal Elkarteak,Donostiako Sustapenaketa Donostiako Ekonomiaren Garapenerako Sustapen Sailak, Global TrainingNazioarteko mugikortasun programaren edizio berria ateratzen dute. Programa hau  SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Basque Trade & Investmenten (Euskal Nazioartekotze Agentziaren) egitasmoa da.

Beka-programa horren bidez, merkatuan jartzen da, eta unibertsitateko titulazioa zein lanbide-heziketako goi-mailako gradua duten gure gazteek eskura dute, praktika ordainduak atzerriko enpresetan eta erakundeetan egiteko aukera, gutxienez 6 hilez, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, hain zuzen.

Epea:

2019/09/13

Kontaktua:

Garapen

Boroa Elkartegia Boroa Enpresa Parkea, 19 – 2. Solairua -16 Bulegoa

48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Telefonoa: 94 424 32 23

--

Donostiako Sustapena

Reina Regente kalea 8 (Victoria Eugenia eraikina)

20003 Donostia

Telefonoa: 943 482 800

fomentoss@donostia.org
Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Erlaziodun Loturak:
Irudiak:
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana