Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram
2019ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programa
Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
Baldintzak:
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoa betez.   2.– 1989 eta 1997 artean jaio izana, bi urte horiek barne.   3.– Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.
Edukia:
Parte-hartzaile kopurua : 100 gazte, gehienez jota.   Helburua:Programa honen helburua Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balorea sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea da. Garapenerako ekintzak hegoaldeko herrialdeetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek gertutik ezagut ditzakete ekintza horiek.   Esperientziaren iraupena: hiru hilabete, uztailetik urrira arte.   Eusko Jaurlaritzaren kontura: · Jarduera egin beharreko herrialdeko GKEarekin elkartu arteko bidaia-gastuak (joan-etorrikoak). · Bisa. · Gaixotasun eta istripuetarako asegurua.   Partehartzailearen kontura:   Partaidetza-kuota ordaintzea: Egitasmoan parte hartuko dutenek 90 euroko kuota ordaindu beharko diote hartuko dituen GKEari, egun natural bateko epean, destinora heldu eta biharamunetik kontatzen hasita. Ordainketa egin izanaren egiaztagiria Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari helarazi beharko zaio, esperientzia amaitu eta gero eta programaren garapena eta esperientzietako bakoitza ebaluatzeko jardunaldietan.
Epea:
2019/02/06
Kontaktua:
Eusko Jaurlaritza. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz   Zuzenean Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua Vitoria-Gasteiz   Andia, 13 Donostia-San Sebastián   Gran Vía, 85 Bilbao   Telefonoa: 012
Non:
  • EUSKADI
Iturria:
2018-12-10eko 236. EHAA.
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana