Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram
GAZTEMUNDU programa (2019): Euskadin egonaldiak Euskal Etxeetako gazteentzat
Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Lehendakaritza
Baldintzak:
1.– 18 eta 35 urte bitartean izatea 2019ko urtarrilaren 1ean. 2.– Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo izatea. 3.– Ofizialki aintzatetsitako eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide izatea deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez. 4.– Gaztemundu programako egonaldiren baten onuraduna ez izatea, 2003an arautu zenetik. 5.– Lan bat egin izana gai honi buruz: kide bakoitzaren euskal etxeak, kudeaketaren ikuspegitik, zer erronka duen etorkizunari begira; AMIA azterketa-matrizea sartu beharko da (ahuleziak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak), hobetzeko proposamenekin, hala bada.
Edukia:
Oinarri hauen xedea da Gaztemundu programarako deialdia egitea, bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten gazteek egonaldia egin dezaten Euskadin, 2019ko urriaren 6tik 20ra bitartean. Edizio honetarako prestakuntza-gaia kultur kudeaketa irakasteari buruzko formazioa izango da. Gaia Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak onartutako 2016-2019 Lau Urterako Planean dator jasota. Edizio honetan 15 egonaldi eskainiko dira gehienez.
Epea:
2019/03/25
Kontaktua:
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia Navarra, 2 01007 Vitoria-Gasteiz Telefonoa: 945 017900
Non:
  • EUSKADI
Iturria:
2018-12-28ko 249. EHAA.
Erlaziodun Loturak:
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana