Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita
Deialdia egiten duena:
Donostiako Udala
Baldintzak:
- 18 eta 30 urte bitarteko gazteak.
Edukia:
Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 150 gaztek osatuko dute eta apirilaren 5 eta 12 bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 17. edizioan baitan Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari saria emateko ardura izango dute. Gazte Epaimahaian kidea izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus web gunean izena eman behar da. Epea martxoaren 20a arte irekita dago. Izena eman duten guztien artean hurrengo egunean zozketa egingo da, eta zinemaldiko web gunean ezagutzera emango dira irabazleen izenak. Aurreko urtetan bezala, Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko ECTS kredituak jasotzeko aukera ematen du. Era honetan, Gazte Epaimahaian parte hartuko duten Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko gradukoek eta Deustuko Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak izango dituzte. Horrezaz gain, epaimahaikide lana egingo duten gazteei Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteko, Victoria Eugenia Antzokiko saioetarako bi abonamendu emango zaizkie. Film labur onenak 3.000 euroko saria jasoko du eta epaimahaiak giza eskubideen inguruko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan izango ditu. Lehiaketan hainbat herritatik eta nazioarteko zinemaldietatik etorritako gai sozialei buruzko film laburrek parte hartuko dute. Proiekzioez gain, beste hainbat jarduera ere izango dira: solasaldiak, tailerrak eta erakusketak, besteak beste.
Epea:
2019/03/20
Kontaktua:
Giza Eskubideen Zinemaldia Victoria Eugenia Antzokia Erregina erregentea, 8-4º 20003 Donostia Telefonoa: +34 943 481 157
Non:
  • EUSKADI
  • GIPUZKOA
  • DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Posta Elektronikoa:
zinema_gizaeskubideak@donosta.eus
Erlaziodun Loturak:
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana