Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram

Azterketak nola gainditu emaitza onekin- Bideotutoriala

GOGORATU

  • Gehiegi dirudien arren, azterketaren prestaketa ikasturtearen lehen egunean hasten da.
  • Ikasketak behar bezala planifikatzea lana erraztuko dizu eta, modu berean, azterketa gainditzeko aukerak handitu ere.
  • Ez utzi biharko gaur egin ahal duzuna. Dena azken egunerako uztea ez da ideia ona.
  • Badira edukien memorizazioa erraztuko dizuten hainbat ikasketa teknika. Bilatu zure pertsonara hoberen egokitzen dena.
  • Azterketa sasoia garai gogorra da eta fisikoki zein mentalki asko eskatzen du. Garrantzitsua da ondo deskantsatzea eta elikatzea.
  • Ez dago azterketa bat gainditzeko bidezidorrik. Zentzuz ikastea da bide bakarra

Segi irakurtzen

(Egoera)

Azterketen garaia gertu da. Zer egin beharko nuke azterketak gainditzeko?
Ikastea ez da orduak eta orduak ematea apunteen aurrean. Ikasturte osoko planifikazioa eskatzen du; azken egunerako utzita, agian gaindituko duzu, baina ez emaitza onarekin.

Zenbateko aurrerapenarekin hasi beharko nuke ikasten?
Lehenengo egunean hasi behar duzu azterketa prestatzen, lan-egutegi on bat planifikatuz.


(Irtenbideak)

Nola planifika dezaket ikasi behar dudana?
Eguneroko arrazoizko ordutegi bat eta gustuko toki lasai bat finkatuta, emaitza hobetuko duzu.

Hobeto ikasten lagundu ahal didan teknikaren bat ba al dago?
Edukiak barneratzeko hiru urrats jarraitu ditzakezu: irakurraldi ulerkorra, ideiak azpimarratzea eta laburpenak egitea. Horietaz gain, egin errepasoak, eta landu memoria eta arreta.

Hobe da egunez ala gauez ikastea?
Bakoitzak bere momentua aurkitu behar du, baina zaindu loa eta egin etenak ikastorduetan.


(Aukerak eta arriskuak)

Ba al da azterketa egunean egin ahal dudan zeozer?
Ez hartu urdurituko zaituen ezer. Bezperan eta goizez erlazaxio ariketak ere egin ditzakezu.

Eta azterketan burua hutsik geratzen banaiz?
Bost minutuko kontua da: itxi begiak eta egin arnasketak. Ondoren, hasi galdera errazenetik.

Nola kontrola dezaket urduritasuna ahozko azterketa batean?
Edukiez gain, prestatu azalpenak ispiluaren aurrean edo senide/lagun batekin praktikatuz.

(Laburpena)

Beraz?

  • Ikasketa lehen egunean hasten da, eta horretarako giltza planifikazioa da.
  • Bilatu zeuri ondoen datozkizun ordutegia, tokia eta ikasketa teknikak.
  • Azterketa sasoia garai gogorra da: zaindu atsedena eta elikadura.
  • Ez urduritzeko, edo burua hutsik geratzen bazara, erlaxazio teknikak erabili ditzakezu.
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana