Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram

Beka bat non eta nola lortu - Bideotutoriala

Gogoratu

  • Zure ikasketak ordaintzeko adina diru ez baduzu, beka edo dirulaguntza bat eskatu ahal duzu.
  • Beka eskaintza zabala duzu aukeran. Deialdiak erakunde deitzailearen, burutzen ari zaren ikasketak edota beken helburuaren arabera alda daitezke baina, funtsean, izapideak oso antzekoak dira kasu guztietan.
  • Deialdi guztien jakinaren gainean egotea oso lan nekeza izan daiteke. Saiatu lan hori ahalik eta gehien sinplifikatzen, bilaketa deialdi interesgarrienak azalduko dizkizun orrialde bakar batean zentralizatuz edo, sarean diren bilatzaile ugarietako bat erabiliz.

Segi irakurtzen

(Egoera)

 

Ikasi nahiko nuke eta beka edo dirulaguntza bat izatea primeran letorkidake. Ikasi nahi baduzu eta zure ikasketak ordaintzeko adina diru ez baduzu, beka edo dirulaguntza bat eskatzeko aukera duzu.

Eta nork ematen ditu beka edo/eta dirulaguntza hauek?

Beka eskaintza ezberdinak duzu aukeran. Euskadin, erakunde publikoek (udalek, foru aldundiek, Eusko Jaurlaritzak…) zein pribatuek eskaini ditzakete bekak.

Erakunde publikoek soilik ematen dituzte bekak?

Ez. Batez ere unibertsitate ikasleentzako eta bestelako goi mailako ikasketak egiteko, eskaintza zabala dago, baita ere entitate pribatuen aldetik.

(Irtenbideak)

 

Unibertsitate ikasketentzat bakarrik ematen dira bekak?

Ez. Ia hezkuntza maila guztietarako eskaintzen dira dirulaguntzak.

Eta atzerrian ikasi nahi badut?

Atzerrian ikasi nahi baduzu, esate baterako, Erasmus+ beka bat lortzeko aukera duzu.

(Aukerak eta arriskuak)

 

Nola eska dezaket beka bat??

Oro har, eskaera bat egin ahal izateko beka deialdia atera arte itxaron beharko duzu. Beka zehatz baten inguruan interesa baduzu, deialdia egiten duen erakundearekin jarri beharko duzu harremanetan deialdiaren dataren inguruan galdetzeko.

Nola jakin dezaket noiz aterako den beka deialdi bat?

Deialdi guztien jakinaren gainean egotea oso lan nekeza izan daiteke. Saiatu lan hori ahalik eta gehien sinplifikatzen, adibidez, honetan espezializatutako webguneak bisitatzen.

Bekak soilik ikasleentzat dira?

Ez. Badira bere ikasketak amaitu eta enpresa-praktikak burutu nahi dituzten pertsonei ere bideratzen diren bekak eta dirulaguntzak.

 

(Laburpena)

Beraz?

  • Zure ikasketek suposa diezazkizuketen gastuak ‘arintzeko’ beka edo dirulaguntzak eska ditzakezu.
  • Beka eskaintza anitza duzu aukeran, erakunde publiko zein pribatuenak.
  • Eskaera egin ahal izateko, deialdia egin duenarekin jarri beharko duzu harremanetan.

–      Deialdi guztien jakinaren gainean egotea oso lan nekeza izan daiteke. Saiatu lan hori ahalik eta gehien sinplifikatzen, webgune espezializatuen bitartez.

 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana