Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram

Hizkuntzak nola eta zertarako ikasi - Bideotutoriala

Gogoratu

  • Hizkuntzak ikasteak jende eta kultura desberdinak ezagutzeko aukera emango dizu.
  • Aukera desberdinak dituzu hizkuntza bat ikasteko. Egokiena zure behar eta aukeretara egokitzen den bat aurkitzea da.
  • Atzerriko hizkuntza bat jakitea ezinbesteko baldintza da: atzerrian unibertsitate ikasketak burutzeko, nolabaiteko prestakuntza maila eskatzen duen lanpostu bat lortzeko edota zenbait herrialdetan lan baimena lortzeko.
  • Ingelesa da aukera gehien emango dizkizun hizkuntza, mundu mailan gailentasun gehien duen hizkuntza delako. Horregatik, nolabaiteko ingeles maila izatea jada ez da plus bat, behar bat baizik.
  • Ikasi edo lan egin nahi duzun herrialdearen arabera, lan egin behar duzun sektorearen arabera edota lan egingo duzun enpresaren jatorriaren arabera, bestelako atzerriko hizkuntzak ere menperatu beharko dituzu.
  • Atzerriko unibertsitateren batean ikasteko edo prestakuntza maila altua eskatzen duten lanpostuetan aukera izateko, zure hizkuntza maila egiaztatu beharko duzu Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin baliokidetasuna duen ziurtagiri ofizial baten bidez.
  • Ikaskuntza teorikoa ez da nahikoa. Asko praktikatu beharko duzu ikasten ari zaren hizkuntza horretan zuzen komunikatzeko gai izateko.

Segi irakurtzen

 (Egoera)

Benetan garrantzitsua al da atzerriko hizkuntzak ikastea?
Goi-mailako ikasketetarako eta kualifikazio ertain-altuko lanpostuetarako, garrantzitsua baino, ezinbestekoa da.

Eta zer hizkuntza ikastea da gomendagarriena?

  • Ingelesa da nazioarteko hizkuntza nagusia; lanpostu askotarako nahitaezkoa da.
  • Jarduera profesionalaren edo enpresaren arabera frantsesa, alemaniera, italiera, arabiera, japoniera, errumaniera, poloniera, txekiera edo beste hizkuntza batzuk behar izango dituzu.
  • Azkenik, susperraldian diren merkatuetako hizkuntzak gero eta garrantzitsuagoak dira: txinera, indiera, portugalera edo errusiera, adibidez.

(Irtenbideak)

Unibertsitate eta enpresetan aurkeztean, egiaztatu egin behar dut hizkuntza maila?
Bai. Ziurtagiri ofiziala eskuratu behar duzu, zentro aztertzaile ofizial batean azterketa burututa.

Baina ziurtagiri ofizial guztiek berdin balio dute?
Ez. Aurkeztuko duzun enpresa edo unibertsitatean baliorik handiena onartzen dioten ziurtagiria zein den jakin behar duzu. Leku askotan, gainera, ziurtagiriaren data ere aintzat hartuko dute.


(Aukerak eta arriskuak)


Nola ikasi dezaket hizkuntza bat?
Derrigorrezko hezkuntzatik kanpora, hizkuntza eskola ofizialetan edo akademia pribatuetan ikasi dezakezu. Beharren araberako ikastaroen eskaintza ere ugaria da, eta Interneten baliabide asko aurkituko duzu. Hizkuntza praktikatzeko, berriz, mintzalagunak bilatu ditzakezu.

Baina nola atera ahal diet etekina aukera horiei?
Funtsezkoa zeure motibazioa da: denbora eskaintzea eta praktikatzea.

Eta ikasteaz eta lan egiteaz aparte, zertarako balioko dit atzerriko hizkuntza batek?
Pertsona bezala prestatzeko, jendea eta kulturak ezagutuz. Besteak beste: lagunak, bidaiak, pelikulak, liburuak, bideojokoak, webguneak... Gainera, sormena eta adimena garatuko dituzu!


(Laburpena)

Beraz?

  • Atzerriko hizkuntzak ikastea ezinbestekoa da.
  • Ingelesa da munduan nagusi, baina jarduera edo enpresaren arabera bestelako hizkuntzak ere menperatu beharko dituzu.
  • Hizkuntza batean duzun maila ziurtagiri ofizialak eskuratzeko azterketak burutuz egiaztatu beharko duzu.
  • Ikasteko, zeuri ondo datorkizun metodoaz gainera, denbora eta praktika beharko dituzu.
  • Hizkuntzek jendea eta kulturak ezagutzeko aukera emango dizute.
 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2018 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana