Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Gaztebizhitza

#Etanireikasketakzer?

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaztebizhitza
  4.  
  5. Ikasketak
  • Instagram

Unibertsitateko ikasketak nola hasi eta garatu - Bideotutoriala

Gogoratu

  • Unibertsitatean, gai baten inguruko ezagutzak lortzeko aukera izango duzu, bestelako ikasketa ofizialekin lortuko ez dituzunak.
  • Gradu ikasketak burutzeak neke eta esfortzu handia eskatuko dizu baina, era berean, gogobetetasun handia eta lan merkatuan sartzeko aukera handia ere eman ahal dizu.
  • Unibertsitatean sartu ahal izateko, normalean, sarbide proba bat burutu beharko duzu (USP/Selektibitatea) eta baita eskatzen den gutxieneko onarpen-nota gainditu ere.
  • Graduak unibertsitate ikasketetako lehen maila edo zikloa dira. Normalean, 240 ECTS kredituko iraupena dute, hots, 4 ikasturte.
  • Bolonia Planarekin Europako unibertsitate ikasketa berriak erkatu dira.
  • Behin graduatu titulua lortuta lan merkatuan sartzeko edo trebatzen jarraitzeko aukera izango duzu.
  • Graduondoko unibertsitate ikasketetako bigarren maila edo zikloa dira eta master eta doktoretzaz osatzen dira.

Segi irakurtzen

(Egoera)

Nola sar naiteke unibertsitatean?

Gehienak batxilergoa eta sarbide proba gaindituta sartzen dira, baina Lanbide Heziketako goi ziklo bat eginda edo adin eta lan esperientziaren araberako proben bidez ere sar zaitezke.

Zer da gradu bat eta zer da graduondoko bat?

Gradua unibertsitateko lehen zikloa da, eta Boloniako Planaren arabera 240 kredituko iraupena du 4 ikasturtean. Graduondokoak bigarren eta hirugarren zikloa dira: masterrak eta doktoretzak.

(Irtenbideak)

Zertan datza unibertsitateko sarbide proba?

Selektibitatean bi proba daude, bata orokorra eta bestea berarizkoa:
– Derrigorrezko proban batxilergoko ikasketa orokorrak ebaluatzen dira
– Berariazko proba aukerakoa da, plaza kopuru mugatuko gradu batean sartzeko bataz besteko nota igo nahi baduzu

Eta nik nahi dudana ikasteko gutxienekoa lortzen badut, zer egin behar dut?

Euskal Autonomia Erkidegokoa bazara eta EHUn izena eman nahi baduzu zure ikastetxearen bidez egin dezakezu. Beste unibertsitateren batean ikasteko, zeuk eman beharko duzu izena. 

 (Aukerak eta arriskuak)

Gradu bat lortu ondoren trebatzen jarraitu ahal dut?

Bai. Trebakuntza profesionala hobetzen jarraitu beharko zenuke, graduondoko ikasketak, Lanbide Heziketako Goi Zikloak, udako ikastaroak edo bestelako formakuntzak jarraituz.

Eta ikasi ahal dut atzerriko unibertsitate batean?
Asko baloratzen da gradua, graduaren zati bat edo graduondokoak atzerrian ikastea.

(Laburpena)

Beraz?
– Unibertsitatean lanbide jakinetarako ezagutza eta lan merkatuan sartzeko aukerak lortuko dituzu
– Normalean, unibertsitaterako sarbide proba eta onarpen-nota gainditu beharko dituzu
– Graduak lau ikasturtekoak dira, Europan Boloniako Plana ezarri ondoren
– Graduen ondoren graduondokoak eta doktoretza egin ditzakezu unibertsitatean

 

Lagundu zabaltzen:

     
© 2014 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana