Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia: Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-emate epea irekia
Deialdia egiten duena:
Donostiako Udala
Baldintzak:
- 18 eta 30 urte bitarteko gazteak.
Edukia:
2017ko martxoaren 31tik apirilaren 7ra bitartean Donostiako Giza Eskubideen 15. Zinemaldia izango da, Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Bulegoaren bitartez, eta Donostia Kulturak antolatua. Giza Eskubideen Zinemaldiak, mundu osoan gertatzen diren giza eskubideen urraketekiko, herritarren kontzientzia kritikoari eragin nahi dio, baita zenbait balio indartu eta lau haizeetara zabaldu ere: bizikidetza, justizia, elkartasuna, askatasuna... Aurreko urteetan bezala, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa ere izango da; eta hartara film laburrak —dokumentalak zein fikzio lanak— aurkeztuko dira, hainbat herritatik eta nazioarteko zinemaldi ospetsuetatik etorriak. Gazte Epaimahaia ren ardura izango da lehiara aurkeztutako film labur guztiak ebaztea, giza eskubideen gaineko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan izanik. Gazte Epaimahaiak film laburrik onenari 3.000 euroko saria emango dio. Epaimahaikide aritzeak Mondragon Uniebrtsitateko ikus-entzunezko graduko ECTs bat eta Deustuko Unibertsitateko 2 ECTs lortzeko aukera ematen du.
Epea:
2017/03/15
Kontaktua:
Giza Eskubideen Zinemaldia Victoria Eugenia Antzokia Erregina erregentea, 8-4º 20003 Donostia Telefonoa: +34 943 481 157
Non:
  • EUSKADI
  • GIPUZKOA
  • DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Posta Elektronikoa:
cinema_cinema@donostia.eus
Erlaziodun Loturak:

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Compromiso con las personas