Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

'Kultura Ondarea' saria: Euskal Kultura Ondarea zabaltzeko bideoen lehiaketa (DBHko 3. eta 4. - Batxilergoko 1. - erdi mailako LHko 1.)
Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika saila
Baldintzak:
- 2016-2017ko ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe ofizialetan matrikulatuta dauden Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako, Batxilergoko lehenengo mailako eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehenengo mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute «Kultura Ondarea» sarian; gutxienez 3 ikaslek eta gehienez 6k osatutako talde batek landutako bi bideo aurkeztuko dituzte.   - Ikasle parte-hartzaileak matrikulatuta dauden ikastetxeko tutore bat izango da haien ordezkaria; hark beteko ditu ordezkaritza-egitekoak, eta, gainera, parte-hartzaileen lanaren lanketa motibatu, gidatu eta koordinatuko du, baina ez du inolaz ere lan horretan zuzenean parte hartuko.
Edukia:
Hiru bideorik onenak egin dituzten lantaldeetako kideei emango zaie saria, tutorea barne, eta hauek izango dira sariak:   a) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatutako Irlandarako bisita kultural batean parte hartzeko eskubidea (7 egunekoa). Bertako gidari batek lagunduko ditu pertsona sarituak Irlandako toki enblematikoenetako zenbait bisitatzeko eta haien kulturako adierazpen esanguratsuak ezagutzeko ibilbidean. Bidaiak barne hartzen ditu hegaldia, ostatua, otorduak eta gidaria, eta ekainean egingo da, ikasturtea amaitu eta gero.   Saritutako ikasleek Gazte Txartela indarrean izan beharko dute bidaian parte hartu ahal izateko. Txartel honek arriskuak estaltzeko asegurua du. Gainerako parte-hartzaileek asegurua izateko eskubidea izango dute.   Talde irabazleen tutoreak edo tutoreek izango dute taldea osatzen duten adingabeen tutoretza, eta haien ardurapean egingo dute bidaia. Tutoreak edo tutoreek ezin badute bidaia antolatuan parte hartu, ikastetxeak, dagokion baimena bildu eta gero, pertsona bat izendatuko du haren ordez joan eta lan hori egiteko.   b) Oroigarri bat talde irabazlearen ikastetxerako.
Epea:
2017/04/07
Kontaktua:
Zuzenean Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua Vitoria-Gasteiz   Andia, 13 Donostia-San Sebastián   Gran Vía, 85 48011 Bilbao   Telefonoa: 012
Non:
  • EUSKADI
Iturria:
2016-12-23ko 243. EHAA.
Posta Elektronikoa:
kulturaondarea@gmail.com

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Compromiso con las personas