Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Lortutako kirol arrakastagatik kirolarientzako laguntzak
Deialdia egiten duena:
Fundación Kirolaraba Fundazioa
Baldintzak:
Laguntza horien onuradun izango dira kirolari federatu arabarrak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte: -  Nork bere kirol modalitate edo diziplinan, gutxienez estatuko, Europako edo mundu mailako txapelketetan edo Olinpiar Jokoetan jardun izana. -  18 urte beteak izatea, deialdi honetan eskaerak aurkezteko ezarritako epea amaitzen denean. - Gutxienez 2015eko urtarrilaren 1az geroztik Arabako Lurralde Historikoko udalerriren batean jarraian erroldatuta egotea. - Dagokion kirol modalitateko Arabako federazioak emandako federazio lizentzia indarrean izatea (2018/2019 denboraldikoa edo 2019. urtekoa). - Dagokion Arabako federazioaren ziurtagiria aurkeztea, zeinak egiaztatzen baitu eskatzaileak kasuan kasuko kirol modalitateetan gutxienez estatuko, Europako eta mundu mailako txapelketetan edo Olinpiar Jokoetan jardun duela. Datu hauek ere agertu behar dira agirian: lortutako postua, lehiaketaren lekua eta data, eta kategoria absolutuko lehiaketa izan dela.
Edukia:
Eskaerak: fundazioaren egoitzan aurkeztu beharko dira (Probintzia Plaza, 5 – 3.a, PK: 01001 Vitoria-Gasteiz). Irailaren 2tik 30era.
Epea:
2019/09/30
Kontaktua:
Fundación Kirolaraba Fundazioa Probintzia plaza 5, 3. 01001 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 181818
Non:
  • EUSKADI
  • ARABA
Iturria:
2019-04-10eko 44. ALHAO, 2019-01070. or.
Erlaziodun Loturak:

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana