Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Gipuzkoako museoetan site specific arte sorkun­tza­rako proiektuak burutu ahal izateko artistei zuzendutako Labore bekak
Deialdia egiten duena:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Baldintzak:
a)  Beka eska­tzen duen urteko abenduaren 31n 36 urte bete gabeak izatea. b)  Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko edozein herriko auzotar izatea azken hamar urteotan gu­txi­enez bost urtez.
Edukia:
Oinarri hauen xedea ondorengo bekak ematea arau­tze­a da:               Gipuzkoako museoetan site especific izaerako proiektuak sortu eta gara­tze­ko artistei zuzendutako bekak. Honek esan nahi du obra artistikoak museo baterako bereziki diseinatua izan beharko duela, museoarekin harreman bakana sortuz, haren bilduma, eraikina, publikoa, ingurua edo gizarte testuinguruarekin elkarrizketa bat edo beraien berrinterpretazio bat proposatu beharko duela. Proiektu artistikoek hiru hilabeteko iraupena izango dute, eta deialdiaren urteko iraila eta hurrengo urteko ekaina bitartean burutuko dira; museoan egonaldiarekin edo ez izan daitezke, eta lanak bukaturikoan emai­tzak publikoki azalduko dira.    Arloak: Edozein arte disziplinetako lanak onartuko dira, baldin eta sorkun­tza prozesuak badira.
Epea:
2019/05/31
Kontaktua:
Gipuzkoako Foru Aldundia / Gipuzkoa Plaza, z/g / 20004 Donostia / Telefonoa: 943 11 21 11
Non:
  • EUSKADI
  • GIPUZKOA
Iturria:
2019-05-10eko 87. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana