Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Auzolanean antolatutako gazteen proiektuetarako diru-laguntzak Gipuzkoako Foru Aldundian
Deialdia egiten duena:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Baldintzak:
Beka hauek lor­tze­ko 1. eta 2. oinarrietan ezarritako baldin­tzak izateaz gain, ingurunea inplika­tzen duten proiektu kolektiboak garatu nahi dituzten per­tso­nak izan behar dute, interes publikoko gizarte eraldaketako prozesuak sustatu nahi dira eta. Beka hauen xedea da, per­tso­na gazteen egitasmo kolektiboak susta­tzea, garapen per­tso­nal eta kolektiboan lagun­tze­ko, gazteen ahaldun­tze­a bul­tza­tzeko, Gi­puz­koako bizi­tza soziala, politikoa, ekonomikoa eta kulturala aberasteko, gazteriaren kon­tsi­derazio soziala indar­tze­ko, aitortuz euren ahalmen sor­tza­ilea, berri­tza­ilea eta gizarte eralda­tza­ilea, eta etorkizuneko ekin­tza­ile­tza prozesuetan ikasteko esperien­tzi­ak sortu ahal izateko. Beka hau lortu ahal izango dute, honako baldin­tza hauek bete eta behar bezala egiazta­tzen dituzten per­tso­nek: a)  Gu­txi­enez 3 kidek osatutako taldeek baldin eta deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, 18 urte beteak badituzte eta deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez badituzte. Enpresa edo elkarte bezala eratuta egon ez eta beraz, nortasun juridikorik eduki ez eta proiektu bat egiteko edo ideia bat gara­tze­ko proposa­tzen dutenek, baldin eta proiektuak Gi­puz­koa osorako edo bertako lurralde baterako gizarte edo/eta kultur interes argia badu. b)  Talde eska­tzai­learen taldekide bakoi­tza­ri dagozkion exekuzio konpromisoak eta diru lagun­tza­ren zenbatekoa, modu solidarioan hartuko du taldeak bere gain. c)  Taldeko eragileen bi herenek gu­txi­enez, Gi­puz­koako Lurralde Historikoko udalerri batean administrazio auzoa izango dute.
Edukia:
Proiektu bakoi­tza gu­txi­enez 1.500 eurorekin lagundu daiteke.
Epea:
2019/05/31
Kontaktua:
Gipuzkoako Foru Aldundia / Gipuzkoa Plaza, z/g / 20004 Donostia / Telefonoa: 943 11 21 11
Non:
  • EUSKADI
  • GIPUZKOA
Iturria:
2019-05-10eko 87. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana