Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Juan San Martin euskarazko ikerketa beka

Deialdia egiten duena:
Eibarko Udala
Baldintzak:
  • Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
  • Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da diplomatua, maila horretako tituluduna edo goi mailako tituluduna izatea. Taldeen kasuan, gutxienez erdiak bete beharko du baldintza hori.
  • Eskatzaileak bere euskarako gaitasuna frogatu beharko du EGA edo baliokide den titulu edo ziurtagiri bidez. Lantaldeen kasuan berdin, partaide guztiek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna.
Edukia:

2019ko deialdian, honako ikerketa esparrua sartuko da: HISTORIA.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.

Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.

Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.

ZENBATEKOA: 9.000 €.

Epea:

2019/10/11

Kontaktua:

Eibarko Udala

Untzaga plaza, 1

20600 Eibar (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 70 84 00

pegora@eibar.eus
Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Eibar - Eibar

Untzaga, 1

Erlaziodun Loturak:
Irudiak:

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook sare soziala
  • Twitter sare sozialean
  • Youtube
  • Argazkiak Flickrren
Euskadi, auzolana